Step. Juntos hacemos caminos por el mundo

SAINT-MALO - Eusko Jaurlaritzako Bekadunak

Herri hau Bretainiako oso leku pribilegiatuan dago. Ille eta Vilaineko iparraldean dago, Normandiaren ondoan eta Saint-Michel menditik oso gertu. Gainera, Saint-Malo Kanaleko Uharteak eta Ingalaterrara joateko bidean dago. Historia eta kondaira tokia, pertsonaia ospetsuen sorlekua, herri hau zinezkotasuna mantentzea lortu du bere harresi, galtzada eta harri zaharrei esker. Bere iraganaren harro dagoen herria da, bainuetxe hiri garrantzitsua izan eta etorkizunera begira dagoen herri moderno bezala mantentzen da. Informazio gehiago: www.saint-malo-tourisme.com

FRANTSES IKASTAROA
OSTATUA EGOITZAN
EKINTZAK ETA TXANGOAK
EGUNAK 2018: uztailaren 1etik 21era

IKASTAROA

Astero frantseseko 15 ordu izango dituzu. Lehenengo egunean, ikasleek azterketa-maila egingo dute eta hau zuzendu eta gero, maila desberdinetan banatuko dira. Ikastaroan 4 maila desberdin egongo dira, oinarrizkotik aurre-goi mailara.

Ikastetxea hiri erdialdean dago. Ikasgela zabalak, ordenagailu gela eta denok erabiltzeko gelak ditu. Gainera WiFia dago eraikinean.

OSTATUA

Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan izango da. Mantenu osoko errejimenean eta partekatutako logelan.

EKINTZAK

Hainbat ekintza desberdin egingo dira (zinema, argazkilaritza, altxorraren bila, kirolak eta jokoak hondartzan, txapelketak eta abar) eta Saint-Malo herriko eta inguruko interes turistikoa duten lekuak bisitatuko dira.

TXANGOAK

Gainera hurrengo txangoak egingo dira: Saint-Michel mendia, Rennes eta Cap Frehel.

BIDAIA ETA IKASTAROAREN DATA

Bidaia aurreikusitako egunak hurrengoak dira: uztailaren 1etik 21era. Irteera eta itzulera lekuak Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostia izango dira.

PROGRAMAREN BARNE:
* Deskribatutako programa
* Group leader
* Bidaia
* Aseguru poliza
* Joan etorriak Frantzian

Copyright © 1992-2018 Steptravel