Step. Juntos hacemos caminos por el mundo
Baldintza orokorrak 2016
  • Izen-ematea eta ordainketa
  • Izen-ematea egiterakoan 300€-ko ordainketa egin beharko da, programaren prezio totaletik deskontatzen dena. Izen-ematea onartzen ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuli egingo da. Plaza zenbaki mugatua dela eta, eskaerak onartzeko momentuan, izen-emate data izango da kontuan. Ez da eskaerarik bideratuko, 300€-ko ordainketa egiten ez bada. Ikasturtea egiteko programak, parte hartze baldintza espezifikoak dituzte. Izen-emateak pertsonal eta besterenezinak dira.

    Programaren gainerako ordainketa, ikastaroa hasi baino 40 egun lehenago egin beharko da. STEPek epe horretan ordaindu ez den izen-ematea baliogabetzeko gai izango da. Gainerako ordainketa esku dirutan, izendun txekea STEP Language Services izena jarriz, edo STEPen kontuan diru-sartze bat eginez burutu ahalko da. Programaren zenbateko totala ikastaroaren hasiera data baino lehen ordaindu ez badu, ikasleak ezin izango du bidaiatu.

    Prezio-berrikustea: prezio guztiak aldaketak jasan ditzakete irteera eguna baino 20 egun lehenago, garraioaren prezioek eta/edo txanponaren parekotasunak aldaketak irteera eguna baino lehen jasango balituzte. Prezioak euroetan kalkulatu dira, indarreko trukea 12.01.2016 eginda, eurogunean sartzen ez diren txanponetarako.
  • Ezeztapen, aurkezte eza edota ikastaroa uztea
  • Ikasle batek ikastaroa ezeztatu nahi badu, ezeztapena idatziz bidali beharko du STEPeko bulegora. Ikasleak STEPri ordaindutakoa bueltan jasotzeko eskubidea izango du. Hala ere, STEPeri hurrengoko kontzeptuak ordaindu beharko dizkio (ezeztapen baldintza hauek ez dira ikasturte programarako aplikagarriak, ikusi bere parte-hartze baldintzak):

    a) Ezeztapen guztiek gestio gastuak eta STEPek izandako beste gastu batzuk ordaintzea suposatzen dute.

    b) Ezeztapena ikaslearen partetik egiten bada eta hegazkin txartela edo bidai txartela emitituta badago, ikasleak txartel horren kostea ordaindu beharko du, ezeztapenaren kontzeptua edozein izanda ere.

    c) A eta b atalen laburpen bezala eta bezeroaren segurtasuna kontuan izanik, ezeztapen gastu maximoak hurrengoak dira:

    • Kasu guztietan 180€
    • Irteera baino lehen-30 egunetik 15 egunetara arte-zenbateko osoaren %35a
    • Irteera baino lehen-14 egunetik 24 ordutara arte- zenbateko osoaren %60a
    • Irteera baino lehen-azken 24 orduetan- zenbateko osoaren 100%

    Ikaslea irteera egunean aurkezten ez bada edo ikastaroa behin hasita ikastaroa uzten badu, ez du inolako ordainketa itzultzerik izango. Hala ere, norberaren borondatekoak ez diren kausa larriengatik egindako ezeztapenekin (gaixotasunak edo istripuak, adibidez), STEPek fede onean jokatuko du eta ahalik eta kopuru handiena itzuliko du.
  • Ikastaro aldaketak eta gertakariak
  • STEPek ikastaroetako partaideei Programan azaldutako zerbitzu guztiak hitzartutako baldintza eta ezaugarriekin emateko konpromisoa hartzen du. Hala ere, hurrengo puntuak hartu beharko dira kontuan:

    a) STEPek ikastaroa hasi baino lehen ikastaroaren ezaugarri garrantzitsua aldatu behar badu, ikasleari jakinarazi beharko dio lehenbailehen. Parte-hartzaileak kontrataturikoa ezezta dezake inolako ordainketarik gabe, edo aldaketa onar dezake. Azkeneko kasuan, STEPek aldaketa zehatzak azalduko dizkio parte-hartzaileari.

    b) Parte-hartzaileak hartutako erabakia lehenbailehen komunikatu beharko du; ikastaroan aldaketak daudela komunikatu eta hurrengo hiru egunetako epean. Parte.hartzaileak bere erabakia STEPi komunikatzen ez badio, aldaketa onartzen duela ulertuko da.

    c) STEPek ikastaroren bat ezeztatzen badu, parte-hartzailearekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik edota parte-hartzaileak kontratua, a eta b ataletan adierazten den moduan, bertan behera uzten badu, STEPek aukerako beste ikastaro bat eskainiko du edo ordaindutako kopurua itzuliko du 14 eguneko epean.

    d) STEPek ikastaroren bat ezeztatzen badu, ezinbesteko kausengatik izan ezik, ikasleek kalte-ordainketa jasotzeko eskubidea dute eragindako galera edo kalteengatik, baldintza orokorreko 2. Atalean adierazitako mugekin, elkarrekikotasun galdagarri printzipioarekin bat eginez.

    e) STEPek ez du inolako kalte-ordainketarik egingo hurrengoko kasuetan:

    • Ikastaro ezeztapenaren zergatiak ezinbesteko arrazoiengatik edo kausa nahikoengatik direnean. Azkeneko kausa hauek babesa eskatzen duenaren esku ez dauden zirkunstantziengatik, eta nahiz eta beharrezko diligentziarekin jokatu ondorioak aldatu ezingo lituzkeelarik.
    • TALDEko ikastaroaren ezeztapena, parte-hartzaile kopurua gutxiengora heltzen ez delako; ezeztapena parte-hartzaileari komunikatu behar zaio, gutxienez bidaia hasi baino hilabete bat lehenago. Parte-hartzaile kopuru minimoa 20koa da atzerriko talde ikastaroetan.

    f) Parte-hartzailearen iritziz, ikastaroan zehar sortu ahal diren erreklamazioak edo desadostasunak, herrialde horretako erakunde arduradunari komunikatu behar zaizkio, konponbide egoki eta azkarra eskaini ahal izateko. Norako herrialdeko erakunde arduradunak eskainitako konponbidea parte-hartzailearen iritziz egokia ez bada, honek, ikastaroa bukatu eta 30 egun baino lehen, idatzizko erreklamazioa aurkeztu beharko du STEPen bulegoan. Behin beharrezkoa den dokumentazioa lortuta, STEPek 30 eguneko epea izango du erantzuteko. 30 egun naturaleko epea partaideak erreklamazioa aurkezten duen hurrengo egunean hasten da.

    g) Erreklamazio kasuan, STEPek arduraz jokatzeko konpromisoa hartzen du, parte-hartzaileari behar bezalako konponbideak eskainiz. Auzi kasuetan, alderdi kontratugileek, aplika daitezkeen beste foru batzuei espresuki uko eginez gero, Bilboko auzitegi eta epaitegien jurisdikzioaren esanetara men egiten dute.
  • Aseguru-poliza
  • Ikastaroak laguntza anizkoitzeko aseguru-poliza hartzen du barne, aseguru-etxearen baldintzen arabera. Parte hartzaileek aseguru-poliza desberdina ere izenpetu dezakete. Programaren dokumentazioarekin batera, aseguru-polizaren kopia emango da eta hau ondo irakurtzea gomendatzen da. STEP aseguru-etxe eta parte-hartzailearen arteko bitartekaria da, erreklamaziorik badago, parte-hartzailea aseguratzailearekin jarri beharko du harremanetan. Ezbeharren bat aseguruaren arrisku-estalduran sartzen ez bada, edo estaldura gainditzen badu, parte-hartzaileak, guraso zein tutore legalek, sortzen diren gastuak ordaindu beharko ditu.Parte-hartzaileak beraien diru, objektu pertsonalak eta jabetasunen arduradunak dira.
  • Parte-hartzailearen tratamendu medikua edo kirurgikoa
  • Adingabeko parte-hartzaileak tratamendu medikua edo kirurgikoa behar badu, ospitaleratu zein ebakuntza kasuak ematen badira eta gurasoekin edo tutore legalekin kontaktuan jartzea ezinezkoa bada, STEPek edo atzerriko erakundeak ikaslearentzako egokienak deritzen erabakiak hartzeko baimena dute.
  • Parte-hartzaileak
  • Parte-hartzaileak dituen arazo edo intzidentzia fisiko zein psikikoa, eta baita osasun-historiala eta tratamenduak, izen eman baino lehen idatziz jakinaraziko zaio STEPeri. Ikastaroa burutzen den herrialdeko hizkuntzan itzulpena erantsi beharko da. Parte-hartzailearen edozein egoera programaren garapenean eragina izan ahal badu, STEPeri idatziz jakinaraziko zaio. STEPek izen-ematea bertan behera uzteko eskubidea du.
  • Norako herrialdeetako ohiturak eta betebeharreko arauak programaren garapenean
  • Parte-hartzailea norako herrialdeko bizimodura eta ohituretara egokitu behar da. Norako herrialdeko portaera arauak, ohiturak, janaria, ordutegiak, distantzia, eta orokorrean bertako bizimodua, oso desberdinak dira. Parte-hartzaileak hango legeak eta arauak errespetatu behar ditu (eskola, erakundea, unibertsitatea, familia) eta haietara moldatu. STEPek parte-hartzaile bakoitzari bere programaren arau zehatzak banatuko dizkio, diziplina arauak barne. Herrialdeko legeak, arauak, diziplina eza edo portaera txarra ematen bada, parte-hartzailea programatik kanpo geratuko da. Hortaz, etxera joango da eta bidaiako gastuak berak (gurasoak edo tutoreak) ordaindu beharko ditu (hegaldia, laguntzailea, joan-etorriak, besteak beste). Gainontzeko kalteak sortu baditu, parte-hartzaileak STEPeri ordainduko dio egindako kalteen zenbatekoa. STEPek ez du ikastaroaren prezioaren diru kopururik itzuliko.


    Familia anfitrioien ezaugarriak desberdinak dira norako herrialdeen arabera, eta batzuetan ez dute ohiko familia eredua betetzen, hau da, gurasoak seme-alabekin. Ikastetxeek gaztelania/euskera mintzatzaile bakarra jarriko du familia bakoitzean. Horrela bada ere, STEPek ohiz kanpoko ala ezinbesteko kausak direla eta, bi ikasle familia berean jartzeko eskubidea izango du.
    Batzuetan, ikaslea familia bat baino gehiagorekin egongo da ikastaroan zehar. Ikastetxeek ez dute klaserik ematen herrialde horretako jai nazionaletan. Hauek ezin dira berreskuratu. Hasierako maila-azterketa eta orientazioa eskola orduetan egiten dira.
  • Pasaportea, bisak eta dokumentazioa
  • Parte-hartzaile guztiak, baita adingabekoak ere, irteera-lekuan aurkeztu beharko dira, bakoitza bere dokumentazio eguneratuarekin eta bidaia-xede den herrialdeko araudia betez (norbanakoaren pasaportea, NANa); gainera, dokumentazioaren indarraldia programaren amaiera-egunetik goranzkoa izan beharko da. Bisatua beharrezkoa bada parte-hartzaileak lortu beharko du.
  • Bidaiaren antolakuntza teknikoa
  • Bidaien antolakuntza teknikoa CICMA 958 agentziak egiten du. Garraio enpresek bere gain hartzen dute bidaien antolakuntza teknikoaren ardura (gerta litezkeen atzerapenak, alterazioak, istripuak edota joan-etorrietan gerta daitezkeen ekipaje galerak antolakuntza teknikoaren erantzukizunaren barne daude). STEP garraio enpresaren eta parte-hartzailearen artean bitartekaria da. Parte-hartzaileak nahi badu bidaia teknikoa antolatzen duen agentziaren izena, telefonoa eta helbidea eskatu dezake. Parte-hartzaileak gehiegizko ekipajea badu, berak ordaindu behar izango du gehigarria.

    Programa hasiera eta bukaerako datak: Programa hasiera eta bukaerako datak orientagarriak dira eta hauek katalogoan ezarritakoa baino egun batzuk lehenago edo beranduago egitera alda daitezke.

    Programa garatzen ari den bitartean joan-etorriak egiteko baimena: Gurasoek edo partaidearen legezko tutoreek euren baimena ematen dute parte-hartzailea programa garatzen den bitartean garraio publikoz eta pribatuz mugitzeko.
  • Parte-hartzaileen irudia erabiltze ahal izateko baimena
  • Baimena ematen zaio STEPeri, bere programak sustatzeko edo horien publizitatea egiteko parte-hartzailea agertzen den argazki-materialak edo beste mota bateko materialak erabiltzeko, partaidearen aldetik kontrakotasuna espresuki jakinarazi ez bada. Hala ere, parte-hartzailearen aldetik adierazi gabeko baimen hori ezeztagarria da edozein momentutan, baina honek STEPeri eragindako kalteak ordaindu beharko dizkio.
  • Datu pertsonalak
  • Datu pertsonalak fitxategi bati gehituko zaizkio (titularra eta arduraduna STEP LanguageServices SL. da), STEP-merkataritza helburuetarako. Baldintza orokor hauen onarpenak, aipaturiko helbururako erabiltzeko baimena dakar. Hala ere, sarbide-eskubideak trebatzearen posibilitatearen, zuzenketaren eta indarreko legealdian, hurrengo helbidera komunikazioaren bitartez, ezarritako baldintzetan indargabetzearen gainean informatzen dugu: c/ Rodríguez Arias, 23-5.- 5 48011 Bilbo, Abenduaren 13ko 15/1999 Datu pertsonalen babesa lege organikoan jarritakoarekin ados.
  • Arauak eta baldintza orokorrak onartzea
  • Programa batean izen-emateak aurreko baldintzak, arauak eta ezaugarri orokorrak irakurri direla eta erabat onartzen direla esan nahi du, eta baita gure liburuxkan eta izen-emate orrietan adierazitakoak ere.
    
    Copyright © 1992-2016 Steptravel