BOSTON ADULTOS CURSOS INGLÉS (eusk)2020-01-16T12:33:54+02:00

Ingeles ikastaroa Bostonen

18 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa Bostonen, Estatu Batuak. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu erdiko errejimenean eta banakako logelan eta eskola materiala barne daude. Eskolak egoitzan ostatu hartzeko aukera ere eskaintzen du banakako logelan eta bainugela partekatuan, jatorduak ez daude barne. 

Ikastaroa A1-C1 mailetan emango da. Klaseak talde internazionaletan antolatzen dira, gehienez  15 ikasle ikasgelako, klaseek 45 minutuko iraunaldia dute.

Boston

Ingeles ikastaroa Estatu Batuetan

Egonaldia familia anfitrioien etxeetan edo egoitzan.

step-travel-cursos-adultos-margate-inglaterra-02

Boston Massachusetts estatuko hiriburua da eta Estatu Batuetako zaharrenetariko bat, baita aberastasun kultural gehiena duena ere. Bere ekonomia teknologian, bioteknologian, goi mailako ikerketetan, osasunean eta finantzetan oinarritzen da. Boston  barruti ezberdinetan banaturik dago,  bakoitza bere ezaugarri bereizgarriekin: Beacon Hill eta bere adreiluzko eta XIX. mendera eramaten gaituzten gasezko lanparaz beteriko kaleak, non antigualeko gauzen denda asko dauden; Charlestown, guztiz irlandarra, non tranbian edo barkuz ibilaldia egin daitekeen inguruan; Back Bay, etxe victoriar, klasiko eta gotikoz beteriko aire librean dagoen museoa.  + INFO

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

kurtsoak 5 maila ezberdinetan eskaintzen ditu, A1 etik C1era, talde interanzionaleta eta gehienez 15 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean. Maila azterketa eta parte hartze ziurtagiria barne daude. 

Eskola honek bere ikasketa plan propioa erabiltzen du,  maila bakoitzarentzat bere material esklusiboa du eta online ikaskuntzarekin zuzenean komunikaturik dago, gainera material interaktiboekin osatzen da. Bai presentzialki baita on line ikasteko aukera ematen du, gela barruan zein kanpoan. Klaseek 45 minutuko iraunaldia dute. Gutxieneko adina 18 urte.

IKASTARO OROKORRA: Astean 20 klase, goizez edo arratsaldez izan daitezke. Hizkuntza estruktura ezberdinak lantzeko diseinatuta dago: “reading, writing, listening, conversation, grammar, vocabulary and prononciation”, eguneroko bizitzan erabiltzeko ahozko komunikazioan enfasi handia eginaz.

IKASTARO TRINKOA:  28 klase asteko.  Ikaslearen  ikaskuntza maximizatzeko diseinatutako kurtsoa da eta goizetan egingo den ikastaro orokorra arratsaldean egingo diren beste aukera batzuekin konbinatzen ditu, ikaslearen beharrei hobekien egokitzen zaien konpetentzia espezifikoak erabiliaz: hiztegia, gaur egungo gaiak, bertako kultura edo negozioetarako ingelera. Aukera hauek hizkuntza mailaren eta  ikastaroaren dataren arabera alda daiteke. Gainera azkarrago ikasten joateko online materialetara sarbidea eta irakasle batek zuzenduak egongo diren auto-ikaskuntza saioak ere egongo dira (gutxi gora behera astean 5 ordu).

Ikastetxea

Gure ikastetxea Harvardeko unibertsitatetik gertu dagoen eraikuntza moderno batean dago, Bostoneko erdigune historikotik 10 minutura. Arbel interaktibodun 13 ikasgela, multimedia zentrua, liburutegia, ikasleentzako gela eta WiFia ditu. Ikastetxeak hautazkoak diren hainbat ekintza eta irteera antolatzen ditu.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioiekin ostatu hartzea dago (banakako logelan eta mantenu erdiko errejimenean).

Ikastetxeak ikasleentzako apartamentuetan ostatu hartzeko aukera ere ematen du, banakako logelan eta bainugela partekatuarekin. Jatorduak ez daude barne, baina ikasleentzako sukalde bat dago.

 

 Apartamendu  hauek eskolatik oinez 30 minutura daude. Apartamendu hauetan ostatu hartzeko gutxieneko adina 18 urteko da.

2019 datak eta preziok

DATAKHAUTAZKO ZERBITZUAKPREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Estatu Batuetan

EL PRECIO INCLUYE
Curso, alojamiento descritos y póliza de seguro

¿Quieres más información sobre cursos?