CURSO ESCOLAR EN ESTADOS UNIDOS- malgua F1 (eusk)2020-10-01T09:51:03+02:00

ikasturte -malgua- F1 bisa

IKASTURTEA – DBH/BATXILERGOA HIGH SCHOOLEAN

Programa honen ezaugarri nagusia malgutasuna da.  Ikasturtea (F1 bisa)  High School edo ameriketako ikastetxe publiko zein pribatuetan egiten da, hezkuntza kalitate bikaineko zentruak dira eta esperientzia oso interesantea eskaintzen dute. 

High schoolaren mundua, familian bizitzearen esperientziarekin batera,  arlo aberasgarrienak dira. Programa honetan parte hartzen duten familiak bolondresak edo dirusaridunak dira eta euren bizimodua atzerriko ikasle batekin partekatu nahi dute. 

Ikasturtea Estatu Batuetan

Ikasketen baliozkotzea

Familia amerikarrekin elkarbizitza

step-travel-cursos-idiomas-ee-uu-canada-irlanda-02

Estatu Batuetan ikasturte batean (CEUS) parte hartzeak, amerikar komunitateko benetako kide bat bihurtzea, kirolak egiteko aukera izatea, eskolaz kanpoko hainbat ekintza egitea, gertaera kulturalak bizitzea eta etxera itzultzean betirako oroitzapen on eta lagun asko ekartzea suposatzen du.

Ikastaroaren ezaugarriak

Baldintzak

  • 13 urtetik aurrera parte hartu ahal izatea
  • Eskola publiko edo pribatua aukeratzea.
  • Estatua/zonaldea aukeratzea.
  • 2 urte edo gehiago EEBBtan ikastea.
  • Familia boluntario edo dirusariduna.
  • Gurasoen bisitak eta ikasleak opor garaian bueltatu ahal izateko erregimen berezia.

Ikastetxea

“High School”-en mundua, eta atzerritar familiarekin bizitzearen esperientzia, Estatu Batuetako ikasturtearen alderdi interesgarrienak dira.

Amerikar High School edo ikastetxe publikoak akademikoki maila bikainekoak dira, hezkuntza esperientzia oso baliotsua ematen dutenak. 

Ikasleek hainbat ikasgaien artean egin dezakete aukera. Ikasturtea baliozkotu ahal izateko, ikasleek Hezkuntza Ministerioaren baldintzak betez eta beraien gustuak kontuan hartuz antolatuko dute ordutegia. Klasez kanpoko jarduerei dagokionez, High School-ak aukera zabala eskaintzen du: taldeko edo banakako kirola, “cheer-leader”, musika, kazetaritza, antzerkia, “speech”, eta abar.

“Ikasturtea Estatu Batuetan” deituriko programa abuztuaren erdialderantz hasten da eta maiatza edo ekainean bukatzen da. Ikastaroa bi seihilabetekotan egituratuta dago, ikastetxe batzuk hiru hiruhilabeteko sistema erabili arren. Ikasturtean zehar zenbait oporraldi daude: Gabonak eta baita seihilabeteko edo hiruhilabeteko bakoitzaren bukaeran ere.

Baliozkotzea

Badakigu arlo hau oso garrantzitsua dela. Esperientzia honek, pertsonaren ezaguerak aberasteaz gain, etxera itzultzean ikastaroa baliozkotu ahal izatea suposatzen baitu (ikasturte osoa burutzen bada), Hezkuntza Ministerioak jarritako baldintzak betez gero.

Prozesu osoan zehar ikasleak aholkatzen ditugu: irakasgaien hautaketan, jarraipena lehenengo eta bigarren seihilabetekoetan eta Estatu Batuetako tramiteetan. Etxera Itzultzean baliozkotzearen kudeaketaz eta gastuez arduratzen gara.

Amerikar familiak

Ikasleak hartzen dituzten familia amerikarrak boluntarioak dira, eta haien bizimoduan eta kulturan parte hartzea nahi izaten dute. Las familias pueden ser voluntarias o remuneradas.

Familiek ikasleengandik espero dutena etxeko ekintzetan parte hartzea da, etxeko beste kide batek bezalako abantaila eta ardura guztiak barneratuz.

Familiek ikasleengandik espero dutena etxeko ekintzetan parte hartzea da, etxeko beste kide batek bezalako abantaila eta ardura guztiak barneratuz.

Familia hauek bertako koordinatzaileak egindako elkarrizketen ostean hautatzen dira, Amerikar Erakundearen ikuskapenarekin eta Amerikar Estatu Departamentuaren egiaztapenarekin. Sendien aukera, atzerritar ikasle batekin bizitza elkarbanatzeko eta esperientzia kultura onuragarri bat edukitzeko gogoan oinarritzen da.

Estatu Batuek izugarrizko aniztasuna eskaintzen dute, hainbat eratako hiri eta herriekin, bakoitza bere ezaugarriekin. Ikasleei edozein estatutan eman ahal izango zaie ostatu, familien disponibilitatearen arabera.

Elkarrizketa eta azterketa

Kurtso hau egin ahal izateko, nahitaezko da gure bulegora etorri eta elkarrizketa txiki batez gain maila azterketa bat egitea ere. Honezkero asi gara interesaturik dauden ikasleekin test eta elkarrizketak egiten. Eska ezazu informazio gehiago telefonoz: 94 416 13 88.

Programak

BASIC:  Arrazoi ezberdinak direla eta (adina, maila akademikoa edo hizkuntza maila) J1 bisa eskuratu ezin duten ikasleentzat egokiena. Programa honek bi aukera ezberdin eskaintzen ditu: publikoa edo pribatua. Programa bietan ikasleek EEBBko edozein Estatutan ostatu hartu ahalko dute, euren ezaugarrien eta familien disponibilitatearen arabera.

SELECT:  Joan baino lehen beren eskola aukeratu nahi duten ikasleentzat egokiena. Logikoki, honek ikaslea EEBBko zein  lekutan biziko den aldez aurretik jakiteko aukera emango du. Programa honek bi aukera ezberdin eskaintzen ditu: publikoa eta pribatua.

    • Basic publikoa: Ikasleak ikasketak ikastetxe publiko batean burutuko ditu eta familiak diru laguntza txiki bat jasoko du ikaslearen mantenurako.
    • Basic pribatua: Parte hartzaileak ikastetxe pribatu batean ikasiko du eta familia boluntario batekin elkar biziko da. 
    • Select publikoa: Ikasleak eskola publiko batean ikasiko du eta familiak ordain txiki bat jasoko du bere mantenuaz kargu egiteagatik
    • Selet pribatua: Parte-hartzaileak eskola pribatu batean burutuko ditu ikasketak eta bai ordaindua izango den familia baten zein egoitzan (boarding) ostatu hartu ahalko du.

Prezioa 2021-2022

PREZIO  honetatik aurrera

IKASTURTEASEIHILABETEKOA
BASIC17,950€

12,250€

SELECT-ikastetxe publikoa21,000€

14,750€

SELECT – ikastatxe pribatua22,500€

16,500€

  • Elkarrizketa pertsonala eta ingeles azterketa.
  • Irteera aurretiko orientazio-bilera Bilbon.
  • Matrikula High Schoolean.
  • Amerikar familiaren aukeraketa eta ikasturte osorako egonaldia bertan.
  • Informazio eta identifikazio-materiala.
  • Bidaia
  • Ikasle bisaren kudeaketa (F1)
  • Bisa-tasen ordainketa Espainian eta baita Estatu Batuetan (SEVIS) ere.
  • Gainbegira etengabea ikasturte osoan zehar, bertako koordinatzailearen, amerikar erakundearen eta STEP-en aldetik.
  • Aldizkako aurrerapen txostenak.
  • Ikasgaiak aukeratzeko eta izapideak betetzeko beharrezkoa den laguntza.
  • Nota amerikarren zinpeko itzulpena.
  • Ministerioan ikasketak baliozkotzeko gastu eta kudeaketa.
  • Mediku, gaixotasun eta istripu asegurua.
  • Erantzukizun zibilaren asegurua.

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?