IKASTURTEA IRLANDAN2020-10-01T10:11:47+02:00

Ikasturtea Irlandan

IKASTURTEA – DBH/BATXILERGOA EGUNEKO ESKOLAN

Arrazoi asko daude ikasturte bat Irlandan egiteko. Europako herrialderik politenetariko bat bezala ezagutzen da, eta ezaguna da irlandarren adeitasun eta zintzotasunagatik, urte asko daramatza ingelera bigarren hizkuntza bezala irakasten eta hezkuntza sistema bikaina du.

Irlandan ikasturte bat egiteak ondorengo alderdiez baliatzea suposatuko du: “day school” edo “eguneko eskolan” ikasiko duzu, non Irlandarrekin batera elkarbizitza egingo duzun eta lagun berriak egingo dituzun. Gainera, Europako onenetariko bat bezala kontsideratuta dagoen hezkuntza sistema batean  ikasi ahalko duzu. Familia irlandar batekin biziko zara, horrela beren ohiturak, kultura eta usadioak ezagutuko dituzu. Eta nola ez, zure ingeleraren ezagupena perfekzionatuko duzu.

Ikastaroaren ezaugarriak

Baldintzak

  • 13 urtetik 17 urtera izatea.
  • DBH edo Batxilergoko ikaslea izatea.
  • Ingeles maila egokia izatea

Ikastetxea

Ikastetxe mistoak, mutilenak eta neskenak daude. Guztiek dute maila akademiko oso ona eta bakarka zein taldean egin ahal diren kirol aukera zabala eskaintzen dute, bai eskolan bertan edo/eta baita herrian dauden instalakuntza ezberdinetan, honetaz gain eskolaz kanpoko ekintzak ere badaude.

Baliozkotzea

1go DBHtik 2. Batxilergorarte baliozkotu daiteke kurtsoa, baldin eta kurtso osoa egiten bada eta bai eskolak  baita ministerioak ere ezartzen dituen baldintzak betez gero, irakasgaiak aukeratzean eta berauetan lortutako emaitzei dagokionean. Gu egingo gara bai honen kudeaketaren eta bai gastuen arduradun.

Ostatu hartzea

Ikasleak etxean hartzen dituzten familia anfitrioiak bisitatu eta ikuskatu egiten dira eta guztiek ezaguten dituzte euren betebeharrak. Ikaslea familiako beste kide bat bezala tratatuko dute. Ostatu hartzea banakako logelan izango da eta mantenu osoko errejimenean (packed-lunch eskolara eramateko). Egonaldian zehar ikasle bakoitzak «tutore» bat izango du ikaslearen egonaldia eta ongizatea gainbegiratzen.

Ostatu hartzeko beste aukerak

Egoitza-eskolan edo barnetegian ostatu hartzea ere aukera bikaina da. Gainera ikasle bakoitzak «tutore» bat izango du, nork bere egonaldia gainbegiratuko duen. Hau ikaslearekin eta ikastetxearekin kontatua mantentzeaz arduratuko da.

 

Integrazioa Eskolan

Iraunaldi laburragoa nahi dutenentzat aukera bikaina da Irlandako hezkuntza sistema ezagutzeko, eskolara joanez eta familia batekin elkarbizitzen.  Programa honek ez duenez kurtso guztia irauten, ezin da baliozkotu.

Prezioa 2021-2022

PREZIO honetatik aurrera

IRLANDA
Ikasturte osoa

15,000€

Integrazioa 16 aste

7,850€

Integrazioa 12 aste

6,650€

Integrazioa 8 aste

4,750€

Integrazioa 4 aste

3,150€

 

  • Ikastetxeko matrikula.
  • Familia anfitrioiaren aukeraketa, mantenu osoko errejimenean (Gabonetako oporrak izan ezik).
  • Herrialdeko hezkuntza sistemak eskatzen dituen azterketarako matrikula eta tasak (behar izanez gero).
  • Irlandako antolatzaileen tutorearen gainbegiraketa.
  • Aldian behineko txostenak.
  • Aireportutik familiaren etxeraino lekualdaketa,kurtso hasieran eta bukaeran.
  • Dokumentuen tramitazioa Irlandan eta Hezkuntza Ministerioan baliozkotzea.
  • Gaixotasun eta istripu aseguru medikua.
  • Erantzukizun zibilaren asegurua.
  • Eskolako uniforme basikoa (baldin eta eskolan derrigorrezkoa bada).
  • Eskola liburuak (6 irakasgai).

Ikastaroari buruz informazio gahiago nahi duzu?