Alemaniera ikastaroa Wiesbaden
Lehenengo eta behin Zorionak Eusko Jaurlaritzaren eskutik 2023ko Alemanian ikastaro bat egiteko beka lortu izanagatik.
Orrialde honetan agertzen den informazioa Eusko Jaurlaritzako ikasle bekadunentzat bakarrik da.
Wiesbaden
Alemaniera ikastaroa
Egonalia familian. Ekintzak eta irteerak.

Wiesbaden hiria Hesse estatu federaleko hiriburua da eta Frankfurtetik 30 minutura dago trenez. Wiesbadenen ur termalak dira aipagarrienak. Horregatik, erromatarrak duela 2000 urte inguru finkatu eta sortu zuten hiria. Erakargarritasun horrek bisitari asko erakarri ditu beti, Johann Wolfgang von Goethe poeta eta eleberrigilea edo Richard Wagner konpositore klasikoa barne.
Ikastaroaren ezaugarriak
Alemaniera ikastaroa
Astean 15 orduko ikastaroa (20 eskola), nazioarteko taldeetan emana, eta gehienez 15 ikasle ikasgelako. Eskolak astelehenetik ostiralera izaten dira, goizez edo arratsaldez, eta 45 minutu irauten dute. Eskola hiriaren erdigunean dago. Testuliburua, hasierako mailaren testa, ikasturteko lehen egunean egiten den orientazioa eta parte-hartzearen ziurtagiria biltzen ditu. Mailak: oinarrizkotik, ertain alturaino.
Ostatu hartzea
Familia anfitrioiekin da, partekatutako logela, beti sexu bereko ikasleekin baina nazionalitate desberdinekoak (batzuetan logelak banakakoak izan daitezke). Ikasle bakoitzak mantenu osoko erregimena jasotzen du. Familiak inguruko herrietan bizi dira. Zure familiaren datuak ikastaroa hasi baino bi aste lehenago inguru bidaliko dizugu. Garraio txartela klaseetara eta txangoetara joateko prezioaren barne sartzen da, beharrezkoa izango balitz.
ASEGURU-POLIZA
Ikasleek Europako Osasun Txartela eraman beharko dute. Ikasleek STEP-ek kontratatutako aseguru-poliza bat ere izango dute, begiraleak eramango du. Honen informazioa orientazio bileran banatuko da.
Ekintza eta Txangoak
Programaren barne: kirolak, ekintza sozialak eta hirian bisita kulturalak arratsaldeetan. Egun osoko txangoak hurrengo lekuetara: Rudesheim, Frankfurt, Heidelberg, Maiz eta Koblenz.
*Orientagarriak eta alda daitezkeenak.
Bidaia
Hegazkinez Bilbotik.
2023ko data eta prezioak
IRTEERA | ITZULERA |
---|---|
Uztailak 8 | Uztailak 28 |