FCE prestaketa eta azterketa Athlonen
13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Athlone hirian, Irlandan. Familia anfitrioien etxeetan ostatu hartuz, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.
Astean 19 orduko ikastaroa, FCE azterketarako prestakuntzarekin. Ikastaro honetan parte hartzen duten ikasleek FCE azterketa egingo dute egonaldiaren amaieran.
TXANGOAK: Dublín, Kilkenny eta Galway.
FCE prestaketa eta azterketa Athlone
Ingeles ikastaroa Irlandan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.
Athlone, 22.000 biztanleko hiri polit bat da, Shannon ibaiaren ertzean dagoena, Irlandako erdialdean.
Gaztelutik gertu, eta zubiaren ondoan, San Pedro eta San Pablo elizak daude, hiriko eraikuntzarik garrantzitsuenak dira. Athlonen, Europako Pub zaharrena ere badago, Sean’s Bar izenekoa, 900. Urtekoa.
Ikastaroaren ezaugarriak
FCE Ingeles ikastaroa
4 asteko ikastaro trinkoa, astean 19 klase emango dira. Klaseak astelehenetik ostiralera goizetan izango dira, eta asteko 3 arratsaldeetan errefortzuko bi ordu emango dira. Programan azterketaren arlo guztiak jorratuko dira eta ikasleek azterketa egonaldiaren amaieran egin ahalko dute. Ikasleek kurtso hasieran B1.2 edo B2 maila izan beharko dute. Azterketako tasak barne daude.
Ikastetxea
Athlone erdigunetik 20 minutura dagoen ikastetxe batean ematen dituzte eskolak.
Ostatu hartzea
Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean (packed lunch, eguardian) eta partekatutako logelan. Familiek hainbat nazionalitatetako ikasleak hartzen dituzte.
Ekintzak eta irteerak
Asteko 2 arratsaldetan hurrengo ekintzak egingo dira: irlandako dantza tradizionalak, bolatokia, altxorraren bila, volleyball, saskibaloia eta astean behin diskoteka bat.
TXANGOAK: Dublín, Kilkenny eta Galway.
*Orientagarriak eta alda daitezkeenak.
Bidaia
Bilbotik hegazkinez
Prezioaren barne
Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia. Azterketa tasak. Group leaderraren laguntza. Mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua. Irlandara heltzean eta bueltatzea lekualdaketak.