Athlone
13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Athlone hirian, Irlandan. Familia anfitrioien etxeetan ostatu hartuz, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.
Astean 15 orduko ikastaroa nazioarteko taldeetan, eskola Athlone hirigunetik gertu dago.
TXANGOAK: Dublín, Galway, Kilkenny eta Glendalough.
Athlone
Ingeles ikastaroa Irlandan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.
Athlone, 22.000 biztanleko hiri polit bat da, Shannon ibaiaren ertzean dagoena, Irlandako erdialdean.
Gaztelutik gertu, eta zubiaren ondoan, San Pedro eta San Pablo elizak daude, hiriko eraikuntzarik garrantzitsuenak dira. Athlonen, Europako Pub zaharrena ere badago, Sean’s Bar izenekoa, 900. Urtekoa.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astean 15 orduko ikastaroa nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin. Eskolako lehen egunean egiten den maila-testa eta orientazioa, material didaktikoa eta parte hartzeko ziurtagiria barne hartzen ditu. Oinarrizko mailatik eta erdi-goi mailaraino daude.
Ikastetxea
Eskola Athlone erdigunetik gertu dago, eta gela zabalak, gune komunak eta liburutegia ditu.
Ostatu hartzea
Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean (packed lunch, eguardian) eta partekatutako logelan. Familiek hainbat nazionalitatetako ikasleak hartzen dituzte. Garraio bonoa barne hartzen du.
Ekintzak eta irteerak
Programak kirol edo gizarte jarduerak biltzen ditu astero: igeriketa, saskibaloia, boleibola, irlandar dantzak, crafta, table quiz, altxorraren bilaketa, bowlinga, gurutzaldi bikingoa, zinema eta argazki lehiaketa. Gainera, Athlone gaztelua, Dun Na Si, Belvedere House edo Clonmacnoiseko monasterioa bisitatzen ditu.
TXANGOAK: Galway, Dublín, Glendalough & Greystones eta Kilkenny.
Bidaia
Bilbotik hegazkinez
Prezioaren barne
Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia. Azterketa tasak. Group leaderraren laguntza. Mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua. Irlandara heltzean eta bueltatzea lekualdaketak.