CAE prestaketa eta azterketa Athlonen

13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Athlone hirian, Irlandan. Familia anfitrioien etxeetan ostatu hartuz, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Astean 21 orduko ikastaroa, CAE azterketarako prestakuntzarekin. Ikastaro honetan parte hartzen duten ikasleek CAE azterketa egingo dute egonaldiaren amaieran. 

TXANGOAK: Galway, Dublín, Glendalough & Greystones eta Kilkenny.

Athlone

Ingeles ikastaroa Irlandan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

athlone-1-1

Athlone, 22.000 biztanleko hiri polit bat da, Shannon ibaiaren ertzean dagoena, Irlandako erdialdean.

Gaztelutik gertu, eta zubiaren ondoan, San Pedro eta San Pablo elizak daude, hiriko eraikuntzarik garrantzitsuenak dira. Athlonen, Europako Pub zaharrena ere badago, Sean’s Bar izenekoa, 900. Urtekoa.

Ikastaroaren ezaugarriak

CAE Ingeles ikastaroa

4 asteko ikastaro trinkoa, astean 21 klase emango dira. Klaseak  Athone hirigunetik gertu dagoen eskola batean. Klaseak astelehenetik ostiralera goizez izango dira eta 3 egunetan 2 ordu arratzaldez ere.

Programan azterketaren arlo guztiak jorratuko dira eta ikasleek azterketa egonaldiaren amaieran egin ahalko dute. Ikasleek kurtso hasieran B1.2 edo B2 maila izan beharko dute. Azterketako tasak barne daude.

Ikastetxea

Athlone erdigunetik 20 minutura dagoen ikastetxe batean ematen dituzte eskolak.

Ostatu hartzea

Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean (packed lunch, eguardian) eta partekatutako logelan. Familiek hainbat nazionalitatetako ikasleak hartzen dituzte. Garraio bonoa barne hartzen du programak.

Ekintzak eta irteerak

Programak kirol edo gizarte jarduerak biltzen ditu astero: igeriketa, saskibaloia, boleibola, irlandar dantzak, craft-ak, table quiz, gurutzadura bikingoa, eta abar. Gainera, Athlone gaztelua, Dun Na Si, Belvedere House edo Clonmacnoiseko monasterioa bisitatuko dituzte.

TXANGOAK:  Dublín, Glendalough & Greystones, Kilkenny eta Galway.

Bidaia

Bilbotik hegazkinez

Prezioaren barne

Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia. Azterketa tasak. Group leaderraren laguntza. Mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua. Irlandara heltzean eta bueltatzea lekualdaketak.

2023ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
 Uztailak 3 Uztailak 31 3.675€

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?