Frantses eta Surf ikastaroa Biarritzen
14-17 urte bitarteko gazteentzat
Frantses ikastaroa, Biarritzen, Frantzia. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, eta mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan.
Klaseak astean 4 egunetan banatzen dira, 45 minutuko iraupena duten 16 klase asteko, goizez edo arratsaldez izan daitezke, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgelako.
Biarritz
Frantses ikastaroa Frantzian
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Biarritz Frantziako hegomendebaldean dagoen hiri bat da, Atlantikoko pirineotan dago, Aquitania eskualdean. Ipar Euskal Herriko Labort zonaldeko hiririk garrantzitsuena da, eta Bayona eta Angletekin batera Biarritz-Anglet-Bayona (BAB) komunitatea osatzn dute, eskualdeko zonalde garrantzitsuena. INFO+
Ikastaroaren ezaugarriak
Frantses ikastaroa
Klaseak astean 4 egunetan banatzen dira, 45 minutuko iraupena duten 16 klase asteko, goizez edo arratsaldez izan daitezke, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgelako. Oinarrizko mailatik, erdi-goi mailararte. Mintzamena, gramatika, irakurmena eta idatzizko eta ahozko ulermena uztartzen ditu. Online egingo den maila azterketa eta lehen eguneko orientazio barne daude, baita parte hartu izanaren ziurtagiria ere
Ikastetxea
Ikastaroak Biarritz erdigunetik eta hondartzetatik 15 minutura dagoen eskola batean izango dira. Eskola honek helduentzako kurtsoak egiten ditu urtean zehar eta esperientzia zabala du udan gazteentzat ikastaroak antolatzen.
Ostatu hartzea
Familia anfitrioien etxeetan, partekatutako logelan eta mantenu osoko errejimenean. Familiak Biarritzeko bizitegi guneetan bizi dira eta baita inguruko herrietan ere.
Bertara heltzeko eguna igandea da eta bueltatzekoa larunbata.
Ekintzak eta irteerak
“FRANTSEA + SURF” aukeratzen dutenek, besteak ekintzetan dauden bitartean hauek surf ikastaroa izango dute. Ikastaro hau bertako surf eskola batek emango du astean 4 egunetan (ordutegia marearen arabera zehaztuko da eta 1.5 orduko saioak izango dira).
Ohiko kurtsoa eta surf ikastaroko aukera astero konbinatu daitezke. Aukera hau nahi bada nahitaezkoa da izena emateko garaian esatea.
Bidaia
Kontsulta ezazu gure bulegoan
Prezioan barne
Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak eta irteerak, aseguru mudikua, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa
2019ko data eta prezioak
IRTEERA | 2 ASTERAKO PREZIOA | 3 ASTERAKO PREZIOA | ASTE GEHIGARRIA | SURF ASTEKO |
---|---|---|---|---|
Astelehenero hasten dan ekainaren 23a eta abuztuaren 23a bitarte |
1.710€ | 2.425€ | 750€ | 90€ |