Ingeles ikastaroa Bostonen
18 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Bostonen, Estatu Batuetan. Ikastaro honen barruan ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan sartzen da, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan. Ikas-materiala barne dago. Halaber, ikastetxeak egoitzan ostatu hartzeko aukera ere eskaintzen du, banakako logelan eta bainugela partekatuan, jatorduak ez daude barne.
Ikastaroa A1-C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean, klaseek 45 minutuko iraupena dute.
Boston
Ingeles ikastaroa Estatu Batuetan
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan edo egoitzan.

Boston Massachusetts estatuko hiriburua da, Estatu Batuetako hiribururik zaharrenetakoa eta kultur aberastazun handiena duena. Bere ekonomia teknologian, bioteknologian, goi mailako ikasketetan, osasunean eta finantzetan oinarritzen da. Boston hainbat barrutitan banatuta dago, bakoitza bere ezaugarriekin: Beacon Hill, XIX. mendera eramaten gaituzten gasezko lanparaz beteriko adreiluzko kaleak, non antigualeko gauzen denda asko dauden; Charlestown, erabat irlandarra, non tranbian edo barkuz ibilaldia egin daitekeen inguruan; Back Bay, etxe victoriar, klasiko eta gotikoz beteriko aire zabaleko museoa.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Kurtsoak 5 maila ezberdinetan eskaintzen ditu, A1 etik C1era, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean.
Maila azterketa eta parte hartze ziurtagiria barne daude.
Ikastetxea
Gure ikastetxea eraikin moderno batean dago, Harvard unibertsitatetik gertu dagoen, Bostoneko erdigune historikotik 10 minutura. 13 ikasgela ditu arbel interaktiboekin, multimedia zentroa, liburutegia, ikasleentzako gela eta WiFi. Ikastetxeak hautazkoak diren hainbat ekintza eta irteera antolatzen ditu.
Ikastetxe honek bere ikasketa-plana erabiltzen du, maila bakoitzarentzat bere material esklusiboa du eta material interaktiboekin osatzen du. Bai presentzialki, nola online ikasteko aukera ematen du. Klaseek 45 minutuko iraupena dute. Gutxieneko adina 18 urte.
Ostatu hartzea
Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioiekin ostatu hartzea dago (banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean).
Halaber, ikasleentzako apartamentuetan, banakako logelan bainugela prpartekatuetan ostatu hartzeko aukera ematen du ikastetxeak. Jatorduak ez daude barne, baina badago sudalde bat ikasleen eskura.