50 urtetik gorakoentzat ikastaroak
Bidaiatu nahi duten eta ingeles-maila hobetu nahi duten 50 urtetik gorakoei bereziki zuzenduta, ikastaro honek 20 klase ditu astean.
Ostatu hartzea ikastetxeak aukeratzen dituen familia anfitrioien etxeetan, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean.
Bournemouth – Ingalaterra
50 urte baino gehiagokoentzat
Bournemouth Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean kokatuta dagoen herri turistiko bat da, Dorseteko konderrian dago, Londrestik 169 kilometrotara. Poolekin eta Christchurchekin muga egiten du, eta gaur egun Bournemouth eta Pool hiri bakarra osatzen dute. Bere 5 miliako hondartzak hiri ezagun bat egiten dute. Kostako zonalde honek Ingalaterrako klima bero eta eguzkitsuena du.
Hiriak 160.000 biztanle inguru ditu. Hondartza eta kaiaz gain (jatetxeak eta aisialdirako eskaintza barne), arte, antzerki, zinema, akuario, eta museoak eta galeriak daude hirian, eta hiriko merkatal gunean lorategidun parke bat du eta baita udan gazteentzat elkartze puntu den hondartza ere.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Ikastetxe hau Bourmoutheko bizitegi gune batean kokatuta dago. Hainbat eraikin, 70 ikasgela, multimedia zentroa, hizkuntza laborategia, WiFia, kafetegia eta lorategiak ditu.
Bidaiatu nahi duten eta ingeles-maila hobetu nahi duten 50 urtetik gorakoei bereziki zuzenduta dago. Klaseak astelehenetik ostiralera ematen dira, 8:45etatik 12:15era (astean 45 minutuko iraupena duten 20 klase). Mailak: oinarrizko mailatik erdi-goi mailara.
Ekintzak eta irteerak
Ikastaro honek bi jarduera eta egun osoko bi txango barne hartzen ditu astero. Jarduerak eta txangoak txandakatuz doaz urtean zehar. Adibide gisa, honako hauek aipa ditzakegu: ingurua ezagutzeko tourra, bolatokia, Pooleko kaia eta “Poole Cockle trail”. Oxford, Salisbury eta Bathera irteerak ere.
Ostatu hartzea
Ikastetxeak aukeratzen dituen familia anfitrioien etxeetan, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean astelehenetik ostiralera (gosaria eta afaria) eta mantenu osoko erregimena asteburuetan (lunch arina eguardian).
Eguardiko bazkaria, astelehenetik ostiralera, ikastetxeko kafeteiko self-servicean egin daiteke.