Ingeles ikastaroa Bournemouthen

16 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa Bournemouth hirian, Britainia Handian. Ikastaro honek familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea barne hartzen du, mantenu erdiko erregimenan erdian eta banakako logelan.

A1+ – C1 bitarteko mailetan ematen den ikastaroa da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 14 ikasle ikasgela bakoitzean eta klaseek 45 minutuko iraupena dute.

Bournemouth

Ingeles ikastaroa Erresuma Batuan

Egonaldia familia anfitrioien etxeetan 

bournemouth-adulto

Bournemouth Doreseten kokatuta dago, Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean, eta 185.000 biztanle ditu.  Hiri honetako gauzarik erakargarriena bere 7 km-ko hondartza da, eguzkia hartzeko, surfa egiteko eta bizikletan ibilitzeko. Hirigunearen zatirik handiena oinezkoentzat da, denda, boutique eta jatetxez beteta. Victoriar garaiko arkitektura historikoak eta kostaldeko art dekó delakoak, Bournemouth oso toki erakargarria bihurtzen dute. Bertako biztanleen artean Robert Louis Stevenson eta Tolkien daude, eta gainera, Mary Shelley, Frankensteinen egilea, San Pedro elizan (St Peter’s Church) lurperatuta dago. Purbeck Hills muinoetan eta New Forest basoan oinez, bizikletaz zein zaldiz ibilbideak egin daitezke, itsasoan wakeboard, arrantza eta bela egin daitezke.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

Ingeles orokorreko ikastaroak A1+ eta C1 bitarteko 7 mailatan ematen dira. Eskolak maila bereko nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 14 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean eta 45 minutuko iraupena dute.

Gainera, ikastaro guztietako ikasleek “Classmate Online Learning” plataforma erabili dezakete.

Ikastaro guztiek honako hau dute barne: hasierako mailako azterketa eta orientazio saioa, banakako ikasketarako multimedia plataformara sarbidea, Interneterako sarbidea eta “Classmate online learning”-era sarbidea ere (ikasturtean zehar online ikasteko plataforma). Gutxieneko adina: 17 urte.

IKASTARO OROKORRA: Astean goizez edo arratsaldez emango diren 20 klasean. Hizkuntzaren egitura nagusiak lantzeko diseinatuta dago (gramatika, lexikoa eta ahoskera), eta arreta berezia jartzen du ahozko komunikazioan eguneroko bizitzako egoeretan.

IKASTARO TRINKOA: Astean 28 klase. Ikaslearen ikaskuntza prozesua eta arintasuna maximizatzeko diseinatuta dago, goizeko kurtso orokorra beste aukera batzuekin konbinatuz: “Fluency & Experience”, Profesional success” eta “exam success”. Aukerak aldatu egiten dira ikastaroaren mailaren eta dataren arabera, eta baliteke denak aldi berean ez eskaintzea.

Eskola

Gure ikastetxeak bi eraikin ditu: bat hiriaren erdigunetik 15 minutura dago, hondartzatik 10 minutura, eta bestea kaitik eta hondartzatik minutu batzuetara. Eraikin baterako edo besterako esleipena ikastetxeak egiten du, ikastaro motaren eta dataren arabera. Arbel interaktiboak, ordenagailu-gela, WiFi eta ikasleentzako bilera-gela dituzte. Ikastetxeak hautazko hainbat jarduera eta txango antolatzen ditu.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioaren barruan familia anfitrioien etxeetan, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean (gosaria eta afaria) ostatu hartzea sartzen da.

 

Horrez gain, ikastetxeak egoitza-ostatua ere kudeatzen du, banakako logelan, bainugelarekin eta jatekorik gabe. Ikasleek partekatzen duten sukaldea eta egongela daude; egoitzek WiFi, arropa garbitzeko gela dute eta ikastetxetik 10-30 minutura daude oinez. Ostatu hartze mota honetarako gutxieneko adina 18 urtekoa da.

2024 datak eta prezioak

DATAK HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Ingalaterran

PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?