Ingeles ikastaroa Bourmouthen

14-17 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Bourmouth hirian, Erresuma Batuan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Ikastaroan 15 klase ordu egongo dira astero, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean.  Astelehenetik ostiralera ekintzak desberdinak egongo dira eta baita Londres eta Bathera irteerak ere.

Bournemouth

Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

step-travel-cursos-idomas-jovenes-alemania-07

Bournemouth Ingalaterrako hegoaldeko Dorset konderrian dagoen turismo gune bat da, Londresetik 169 kilometrora. Poole eta Christchurchekin muga egiten du, eta gaur egun Bournemouth eta Poolek ia hiri bakarra osatzen dute.  Bere 5 miliako hondartzak  hiri ezagun bat egiten dute. Kostalde honek Ingalaterrako klima bero eta eguzkitsuenetako bat du. Hiriak 160.000 biztanle inguru ditu. Hondartza eta kaiaz gain (jatetxeak eta aisialdirako eskaintza barne), arte, antzerki, zinema, akuario, eta museoak eta galeriak daude hirian, eta hiriko merkatal gunean lorategidun parke bat du eta baita udan gazteentzat  elkartze puntu den hondartza ere.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Ikastaroan 15 klase egongo dira astero, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean. Klasek goizez edo arratsaldez izango dira, astelehenetik ostiralera eta 45 minutuko 20 saio izango ditu. Oinarrizko mailatik maila erdi altura. Maila-azterketa, testuliburua eta parte hartze ziurtagiria barne daude.

Ikastetxea

Ikastetxea Bournemoutheko bizitegi-auzo batean dago, hiriaren erdigunetik eta hondartzatik 10 minututara. Honako hauek ditu: ikasgela zabalak, liburutegia, ordenagailu gela, WiFi, kafetegia eta jantokia, bilera gelak, saskibaloirako eta boleibolerako joko-pistak eta lorategiak. Programaren barne dauden ekintzak eskolak berak antolatzen ditu eta bertako langileek behatzen dituzte.

Ostatu hartzea

Ostatu hartzea Bournemoutheko egoitza-eremuetan eta inguruko herrietan bizi diren familia anfitrioien etxeetan ematen da, mantenu  osoko erregimenean eta partekatutako logelan. Eguerdiko bazkaria eskolako kafetegian izaten da astelehenetik ostiralera.

Ekintzak eta irteerak

Ikastaroak astelehenetik ostiralera hurrengo jaruderak hartzen ditu barne, kirolak, bisita kulturalak eta irteerak egongo dira: hirian zehar orientazio tourra oinez, bolatokia, laser Quest, bizikleta, sukaldaritza, dantza, antzerkia, eskulanak, eta Salisbury, Swanage & Corfe Castle eta Winchester bezalako herrietara irteerak. Horrez gain, astero bi gaubela ere egongo dira: diskoteka, talent show, quiz night, barbakoa, pizza party .

Irteerak: Londres “Walking tour” eta Bath.

*Orientagarriak eta alde daitezkeenak.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.

2022 datak eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
BETETA: Uztailak 2 Uztailak 23 2.850€

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?