Ingeles ikastaroa Brightonen
16 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Brighton hirian, Erresuma Batuan. Ikastaro honen barruan, ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan sartzen da. Ikasteko materiala ere barne dago.
Ikastaroa A2-C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 14 ikasle ikasgea bakoitzean, eta klaseak 45 minutuko iraupena dute.
Brighton
Ingeles ikastaroa Ingalaterran
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan
Brigthon & Hove hegoaldeko kostan kokatuta dagoen hiri polit bat da, Londrestik ordubete baino gutxiagora dagoena trenez. Urte osoan zehar programa kultural zabal bat eskaintzen du. Antzokiak, arte-galeriak eta antzinako gauzen dendak nabarmentzen dira. Klima atsegina duen eremua da. Brighton “Londres itsas ertzean” bezala ezagutzen da. Bere kokapenak eta kostaldean gordetzen dituen zenbait xehetasunek, baita lasaitasunak eta giro lasaiak ere, gune turistiko bihurtu zuten, lehen trenbidearen bidez bidaiariak iristen ari zirelarik. Brightonek hainbat gune erakargarri ditu bere bisitarientzat: Royal Pavilion; Brightoneko Arte Museoa eta Galeria, Brighton Pier, etab.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Ingeles orokorreko ikastaroak A2tik C1era bitarteko 5 mailatan ematen dira. Klaseak maila bera duten nazioarteko taldeetan antolatzen dira, eta gehienez 16 ikasle egongo dira gela bakoitzena. Klaseek 45 minutuko iraupena dute.
Eskola
Ikastetxe hau hiriaren erdian dago, Royal Pavilionetik oso gertu eta Brighton Pier (Brightoneko Kaia) famatutik 2 minututara. 35 ikasgela, bi patio, Wi-Fi eta ikasleentzako bi egongela ditu. Langile hizkuntzanitzadunak ere baditu. Ikastetxeak, urtean zehar, hautazko programa sozial zabala eskaintzen du.
Ostatu hartzea
Prezioaren barruan familia anfitrioiekin ostatu hartzea sartzen da, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean, astelehenetik ostiralera, eta mantenu osoa asteburuan.