Ingeles ikastaroa Brigthonen
13-17 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Brighton hirian, Erresuma Batuan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.
Astean 15 orduko ingeles-ikastaroa nazioarteko taldeetan, gehienez ere 16 ikaslerekin ikasgela bakoitzean, eta asteko arratsaldeko jarduerak eta gaueko 3 jarduera. Besteak beste, kirolak eta bisita kulturalak.
IRTEERAK: Londres eta Hampton Court Palace.
Brighton
Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Brighton Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean dago. Hove eta beste herri batzuekin batera “Brighton & Hove” izeneko hiriguneen integrazioa osatzen du. 278.000 biztanle ditu. Londresetik trenez ordubete eskasera dago, Brighton gune turistiko garrantzitsu batean bihurtu da eta “Itsaso ondoko Londres” bezala ezagutzen da. Brightonen Royal Pavilion famatua goraipatu dezakegu, kaia edo “pier” itsas pasalekuan, “The Lanes“ bezala ezagutzen diren kale estuak ere nabarmentzen dira.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astean 15 klase emango dira, nazioarteko taldeetan eta gehienez 16 ikasle gela bakoitzean. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez edo arratsaldez, astero txandakatuz. Oinarrizko mailatik maila erdi-altura. Maila-azterketa, testuliburua eta partaidetza-ziurtagiria barne daude; lehen egunean orientazioa egiten da. Ordutegia 8:30tik 12:00tara eta 13:15etik 16:45ra izango da.
Ikastetxea
Ikastetxea Brightonen erdigunean dago kokatuta, Royal Pavilioinetik minutu batzuetara. Bi eraikin hartzen ditu eta udan Brightongo Unibertsitateak ere erabiltzen ditu, ikastetxe nagusitik 6 minutura oinez.
Ostatu hartzea
Brighton-Hove inguruko herrietan bizi diren familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Eguerdiko bazkaria ikastetxeak ematen ditu eskola egunetan (packed-lunch edo unibertsitateko kafetegiko bazkaria) eta familiak asteburuetan. Garraiobide publikoa erabili ahal izateko bonoa barne dago.
Ekintzak eta irteerak
Astean lau jarduera izaten dira: hiriaren orientazio tourra, Brighton Pier rides & Fish &Chips, “Laser zone”, “Photo hunt”, beach volleyball, bouldering eta kirolak. Astero egun erdiko txangoa ere egingo dute: Arundel gaztelua eta Seven Sisters country walk. Horrez gain, arratsaldez eta gauez 3 jarduera daude: zinema, diskoteka, “Marina boat trip”, BBQ, bolatokia, “Student party”.
IRTEERAK: Londres eta Hampton Court Palace.
*Orientagarriak eta alda daitezkeenak
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioan barne
Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.