Ingeles ikastaroa Brigthonen
13-17 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Brighton hirian, Erresuma Batuan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.
Ikastaroan 15 klase ordu izango dira astean, nazioarteko taldeetan eta gehienez 18 ikasle ikasgela bakoitzean. Astelehenetik ostiralera arratsaldeetan ekintzak egongo dira eta 3 iluntzetan ere. Besteak beste kirolak eta bisita kulturalak.
IRTEERAK: Bi irteera Londresera eta Camdridge.
Brighton
Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.
Brighton Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean dago. Hove eta beste herri batzuekin batera “Brighton & Hove” izeneko hiriguneen integrazioa osatzen du. 278.000 biztanle ditu. Londresetik trenez ordubete eskasera dago, Brighton gune turistiko garrantzitsu batean bihurtu da eta “Itsaso ondoko Londres” bezala ezagutzen da. Brightonen Royal Pavilion famatua goraipatu dezakegu, kaia edo “pier” itsas pasalekuan, “The Lanes“ bezala ezagutzen diren kale estuak ere nabarmentzen dira.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astean 15 klase emango dira, nazioarteko taldeetan eta gehienez 18 ikasle gela bakoitzean. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez edo arratsaldez, astero txandakatuz. Oinarrizko mailatik maila erdi-altura. Maila-azterketa, testuliburua eta partaidetza-ziurtagiria barne daude; lehen egunean orientazioa egiten da.
Ikastetxea
Ikastetxea Brightonen erdigunean dago kokatuta, Royal Pavilioinetik minutu batzuetara. Bi eraikin hartzen ditu eta udan Brightongo Unibertsitateak ere erabiltzen ditu, ikastetxe nagusitik 6 minutura oinez.
Ostatu hartzea
Brighton-Hove inguruko herrietan bizi diren familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Klase egunetan eguerdiko bazkaria ikastetxeak ematen ditu eskola egunetan eta irteera egunetan packed-lunch izango da. Garraiobide publikoa erabili ahal izateko bonoa barne dago.
Dietak eta/edo alergiak dituzten parte-hartzaileak, kontsultatu gure bulegoan.
Ekintzak eta irteerak
Ikastaroak, astelehenetik ostiralera, honako jarduera hauek barne hartzen ditu: hiriaren orientazio tourra, Fish & Chips, itsasontziz paseatzea, photo hunt, volleyball, mendi-ibiliak eta parkean kirolak. Egun erdiko txangoa astero: Lewes hiria eta bere gaztelua, Brighton Pier Rides, Rottingdean Village edo Seven Sisters country walk. Gainera, arratsalde/gaueko 3 jarduera daude: golfa, ice-cream party, laser tag, diskoteka edo bolatokia.
IRTEERAK:2 Londres eta Cambridge.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioan barne
Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.