Ingeles ikastaroa Brisbanen
18 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Brisbane hirian, Australian. Ikastaro honen barruan ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan sartzen da, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan.
Ikastaroa A2-C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseetan gehienez 12 ikasle egongo dira, 20 klase egongo dira astean eta bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du.
Brisbane
Ingeles ikastaroa Australian
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan
Australia Ozeaniako herrialderik hedatuena da, eta bere erakargarritasun turistiko eta kulturalengatik oso ezaguna da. Brisbane, Queenslandeko hiria, bere klima eguzkitsuagatik oso bisitatua da. Brisbanetik gertu Moreton Island, Fraser Island, Noosa eta Koralezko Hesi Handia daude.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Astean, 45 minutuko iraupena duten, 20 klase ematen dira, hauek goizez zein arratsaldez izan daitezke. Hizkuntzaren egitura nagusiak jorratzen dira ikastaroan zehar, ahozko komunikazioa azpimarratuz. Ikastaroa A2-C1 bitarteko mailetan ematen da.
Ikastetxea
Gure ikastetxeak erakunde berean daude eta programa eta kalitate maila berdinak dituzte. Arbel interaktiboak dituzten ikasgelak, WiFia, ordenagailu gela eta ikasleentzako bilera gelak dituzte.
Ostatu hartzea
Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean.