Ingeles ikastaroa Bristolen
16 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Bristol hirian, Erresuma Batuan. Ikastaro honen barruan familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea sartzen da, mantenu erdiko erregimenean (gosaria eta afaria) eta banakako logelan.
Ikastaroa A1-C2 bitarteko mailetan emango da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira. Klase bakoitzak 60 minutuko iraupena du eta gehienez 14 ikasle ditu.
Bristol
Ingeles Ikastaroa Erresuma Batuan
Egonaldia familia anfitrioiekin edo apartamentu partekatuetan
Bristol hiria Ingalaterrako hegoaldeko altxorrik harrigarrienetako bat da. Bath, Gloucestershire eta Cotswolds-etatik oso gertu dago, eta trenez oso ondo komunikatuta dago Londresekin eta Ingalaterrako beste hiri batzuekin.
Bristol itsas hiri nagusia da, historia, tradizioa eta modernitatea konbinatzen dituena. Parke eta lorategi bikainak ditu, baina, bereizgarriena Stoke Croft auzo multikulturala da. Bertan, Banksyren Street Art-a aurkitu dezakegu. Bansky munduko kaleko artistarik ospetsuena da eta Bristolen bere obrarik onenetariko batzuk daude.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Ingeles orokorreko ikastaroa A1-C2 bitarteko 7 maila ezberdinetan ematen da. Klaseak maila bereko nazioarteko taldeetan antolatzen dira, ikasgela bakoitzean 14 ikasle daude gehienez eta klaseak 45 minutuko iraupena dute.
Ikastaro guztien barne egongo dira hizkuntza mailako sarrera proba, orientazio-saioa eta parte-hartzearen ziurtagiria. Eskolako “E-learning” online plataformarako sarbidea ere badute, 3 hilabetez erabili daitekeena.
Gutxieneko adina: 16 urte.
Eskola
Eskola Clifton Collegetik oso gertu dago, lorategi pribatua duen eraikin batean, Cliftongo gune seguru, lasai eta hostotsu batean, hiriaren erdigunetik garraio publikoan 25 minutura. Gainera, 9 gela, multimedia gelak eta egongelak ditu. Eskola “boutique” bat da, ikasleei ematen dien tratu pertsonalizatuagatik ezaguna, eta oso hiri unibertsitario animatu batean esperientzia handi batez gozatuko duzu.
Ostatu hartzea
Ikastaro honek familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea barne hartzen du, banakako logelan eta pentsio erdiko erregimenean, gosaria eta afaria barne. Familiak Bristol inguruko bizitegi-eremuetan bizi dira.