Ingeles ikastaroa Brooklynen

17 urtetik gorakoentzat

Aire zabaleko ingeles ikastaroa Brooklynen, Estatu Batuetan. Lau hormako ikasgela batean egon beharrean, ikasleek ingelesa ikasiko dute, New York ahalik eta gehien ezagutuz.

Oinarrizko mailatik aurrerainoko mailetaraino ematen diren ikastaroak. Klaseak nazioarteko talde txikietan antolatzen dira, gehienez 8 ikaslerekin.

Brooklyn

Ingeles ikastaroa Estatu Batuetan

Egonaldia familia anfitrioien etxeetan edo egoitzan

Brooklyn New York hiria osatzen duten bost barrutietako bat da. Brooklynerako sarbidea, Manhattan uhartetik, Brooklyngo zubi ospetsuaren bidez da, hiriko ikurretako bat eta munduko lehen zubi esekia dena. Brooklynetik iparraldera kokatuta dauden Williamsburg eta Greenpoint auzoetan, arte-galeria eta denda ugari daude, eta artista askok bizitzeko aukeratzen duten lekua da, ez bakarrik maila kulturalagatik, baina errenten kostu txikiagatik. Brooklyngo zubia zeharkatuz, ekialdean, Brooklyn Heights auzoa dago, non jende aberatsena bizi den, eta, bertatik, Manhattango Skylinearen bista zoragarriak lor daitezke. Halaber, Brooklynek berdegune eta parke ugari eskaintzen dizkie bisitariei, hala nola Prospect Park edo Brooklyngo Lorategi Botanikoa.

DATAK ETA PREZIOAK IKUSI
AURREINSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroak

Klaseak goizetan ematen dira, hiri osoan zehar banatuta eta aire librean. Horri esker, ikasleek ingelesa ikas dezakete New York hiria ahalik eta gehien esploratzen duten bitartean. Taldeak txikiak dira, eta, horri esker, gure irakasleek banakako jarraipena egin diezaiekete ikasleei, hizkuntza-trebetasunak hobetzen eta garatzen lagunduz.

Klaseak eguneroko egoeren bidez komunikazioa hobetzera bideratuta daude, eta horretarako askotariko materialak erabiltzen dira. Ikastaro honen helburua ikasleek New Yorkeko bizitzan eta kulturan murgiltzea da, lau hizkuntza-trebetasunak (speaking, listening, reading and writing), gramatika eta lexikoa hobetzen jarraitzen duten bitartean.

Ikasleek ingelesa ikasiko dute Central Park, Met Museum, Washington Square Park eta Governors Island bezalako lekuak bisitatzen dituzten bitartean. Hiria bere eskola bihurtuko da!

Kokapenak kontu handiz aukeratu dira, kontuan hartuta erosotasuna, espazioa, sartzeko erraztasuna, komun publikoetatik hurbil egotea, etab. Egun euritsuetarako estalita dauden kokapenak ere badaude, eta, beraz, eguneroko klaseak bermatuta daude, eguraldia edozein dela ere.

Ikastaroa astean 15 ordukoa izango da, goizeko ordutegian (9 am – 12.15 pm), nazioarteko taldeetan, eta gehienez 8 ikasle izango dira talde bakoitzean. Maila guztiak ematen dira, oinarrizko mailatik aurrerainoko mailetaraino. Ikastaroa hasi aurretik egiten den maila-testa prezioaren barne dago.

Gutxieneko adina: 17 urte.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago (banakako gelan eta mantenu erdiko erregimenean). Etxeak Brooklyngo bizitegi-guneetan daude. Gainera, beste ikasle batzuekin partekatutako etxeetan, banakako logelan ostatu hartzeko aukera ematen du ikastetxeak. Ez dira otorduak sartzen.

DATAK: astelehenero hasten da, maiatzaren 3tik urriaren 25era

2021 datak eta prezioak

DATAK HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
DATAK: Astehelenero hasten da, maiatzaren 3tik urriaren 25era

Bidaia
Lekualdatzeak Estatu Batuetan

KALKULATU
PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza.