Ingeles ikastaroa Canterburyn

13-17 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Canterbury hirian, Erresuma Batuan. Ostatu hartzea kampuseko egoitzatan, mantenu osoko erregimenean eta banakako logelan.

Astean 15 orduko ingelesezko ikastaroa, nazioarteko taldeetan. Arratsaldero eta gauero, ekintza ezberdinak daude,  astelehenetik ostiralera. Horrez gain, astean bi bisita izaten dira: Londresera  Brighton edo/eta Cambridge-era txangoak.

Canterbury

Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan

Egoitzan egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

dublin-2

Canterbury hiri historikoa Kent konderrian dago kokatuta. Hiri ospetsua da bere katedralagatik, Europako ederrenetariko bat. Thomas Becketen XII. mendeko martirioaren tokia izateagatik ezaguna, baita Chaucerrek idatzi zuen “Canterburyko ipuinak” bertan kokatuta daudelako. Hiri honetan garrantzi historiko handia duten eliza eta museo ugari daude.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko ingeles orokorreko ikastaroa nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin; hasierako mailako testa, eskolako lehen egunean orientazioarekin batera egiten dena, testuliburua mailegu-erregimenean eta partaidetza-ziurtagiria. Eskolak goizez edo arratsaldez ematen dira. Oinarrizko mailatik maila ertain altura ematen da.

Ikastetxea

Ikastaroa Kent unibertsitateko campusean izango da, hiriko erdigunetik 30 minutura. Unibertsitateak ikasgelak, kafetegi-jantokiak, egoitzak eta kirol-instalazioak (gimnasioa eta kirol-zelaia) banatzen dituzten hainbat eraikin hartzen ditu. Kafetegi bat, supermerkatu bat eta liburu-denda bat ere badaude. Campusean WiFia dago. Ikasleek ezin dituzte unibertsitateko instalakuntzak baimenik gabe utzi.

Ostatu hartzea

Campuseko egoitzetan, mantenu osoko erregimenean eta banakako logelan (bainugela partekatua). Jatorduak campuseko kafetegian izango dira. Asteburuetan bazkaria packed-lunch izango da. Izarak barne daude, baina ikasleek eskuoihalak eraman beharko dituzte. Egoitzetan arropa garbitzeko gelak daude.

Ekintzak eta irteerak

Astelehenetik ostiralera arratsaldero eta gauero daude ekintzak: futbola, mini-olinpiadak, boleibola, rounders eta ping-pong, antzerkia eta altxorraren bila, diskotekak, karaokea, “talent show”, etab. Astean bi bisita ere badadue: Doverreko gaztelua, Whistable, Rochester, edo/eta Chatham Dockyardseko katedrala.

IRTEERAK: Londres “walking tour”, Brighton edo/eta Cambridge.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.

2024ko datak eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Ekainak 26 Uztailak 15 3.575€

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?