Ingeles ikastaroa Cardiffen

14-17 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Cardiff hirian, Gales. Ikastaro honen barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago, mantenu osoko erregimenean eta logelan partekatuan.

Ikastaroan zehar astero 15 klase egongo dira, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean.  Astelehenetik ostegunera, kirolak eta bisita kulturalak konbinatzen dituzten jarduerak daude.  Irteerak: Bath eta Gloucester.

Cardiff

Ingeleseko ikastaroa Galesen

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

cardiff

Cardiff Galeseko hego kostaldean dagoen hiri bat da, non  Taff ibaia Severn ibaiarekin elkartzen den. 350.000 biztanle inguru ditu.  Cardiff ikasteko leku dibertigarria da eta ingelesa ikasteko inguru ezinhobea eskaintzen du. Hirigune txikia, bizitegi-eremu lasaiak eta garraio publiko bikaina dituen hiria da.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko ingeles ikastaroa, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle gela bakoitzeko. Klaseak goizez ematen dira astelehenetik ostiralera.  Oinarriko mailatik  erdi goi mailararte. Maila-azterketa, testuliburua eta parte hartze ziurtagiria  barne daude. Maila-azterketa eta orientazioa lehenengo egunean egiten dira.

Ikastetxea

Ikastetxea eduardiar garaiko eraikin batean dago, hiriaren erdigunean. Eraikuntza merkatal zentrutik oinez 10 minutura aurkitzen da, eta Bute Parka ere bertan dago, non ikasleak lagunekin bildu daitezkeen. Gela modernoak eta zabalak,  ordenagailu gela eta WiFia ditu; janari eta edari makinak eta ping-pong mahaia duen atsedenlekua ere baditu.

Ostatu hartzea

Ostatu hartzea Cardiffeko bizitegi guneetan bizi diren familia anfitrioien etxeetan izango da, mantenu osoko erregimenean (bazkaltzeko packed lunch) eta partekatutako logelan. Programak garraio publikoko bonoa barne hartzen du.

Ekintzak eta irteerak

Ikastaroan, astelehenetik ostiralera, kirolak, bisita kultutralak eta txangoak konbinatzen dira: kirol lehiaketak, Caerphilly Big Cheese Festival, Millenium Stadium, Cardiff Castle, National Museum eta Cosmeston erdiaroko herrietara bisitak besteak beste. Astero gaubela bat ere badago: diskoteka, bolatokia edo/eta zinema.

IRTEERAKBath, Bristol eta Gloucester.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.

2020 datak eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Uztailak 5 Uztailak 26 2.615€
Abuztuak 2 Abuztuak 23 2.515€

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?