Ingeles ikastaroa Chicagon
18 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Chicagon, Estatu Batuak. Ikastaro honen barruan ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan sartzen da, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan. Ikas-materiala barne dago. Halaber, ikastetxeak egoitzan ostatu hartzeko aukera ere eskaintzen du, banakako logelan eta bainugela partekatuan, jatorduak ez daude barne.
Ikastaroa A1-C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean, klaseek 45 minutuko iraupena dute.
Chicago
Ingeles ikastaroa Estatu Batuetan
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan edo egoitzan.

Chicago hiria Illinois estatuan aurkitzen da. “Haizearen hiria” eta “bigarren hiria” izenekin ezagutzen da, New York eta Los Angelesen ondoren, Estatu Batuetan biztanle gehien dituen hirugarren hiria da. 1871. urtean Chicagoko suteak hiriaren erdigune osoa suntsitu zuen. Sutearen ondoren Chicago berri handiago bat eraiki zen, eta konponketan nazioartean ospe handia zuten arkitekto askok parte hartu zuten. Gaur egun, hiri dinamikoa da, eta hainbat kultura elkarbizitzen dira bertan. Nazioarteko gune garrantzitsua da negozioetarako eta aisialdiko bidaietarako. Chicago etxe orratzen jatorritzat hartzen da, eta 1.100 eraikin altu baino gehiago daude. Chicagon leku asko daude bisitatzeko. Millenium parkea, Navy Pier, Willis Tower eta Glass Box, Lincoln Parkeko Zooa eta John Hancock Observatory Deck, besteak veste. Chicago leku garrantzitsua da arteaz eta arkitekturaz interesatuta dauden bisitarientzat eta musikazaleentzat.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Kurtsoak 5 maila ezberdinetan eskaintzen ditu, A1 etik C1era, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean.
Maila azterketa eta parte hartze ziurtagiria barne daude.
Ikastetxea
Gure ikastetxeak hiriaren erdigunean kokatuta dago, hiriko merkataritza-gunean, antzoki, jatetxe eta dendetatik gertu. 17 gela ditu arbel digitalekin, multimedia zentroa, ikasleentzako bilera-gela, WiFia eta janaria saltzeko makina. Ikastetxeak hautazko hainbat jarduera eta txango antolatzen ditu.
Ikastetxe honek bere ikasketa-plana erabiltzen du, maila bakoitzarentzat bere material esklusiboa du eta material interaktiboekin osatzen du. Bai presentzialki, nola online ikasteko aukera ematen du. Klaseek 45 minutuko iraupena dute. Gutxieneko adina 18 urte.
Ostatu hartzea
Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioiekin ostatu hartzea dago (banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean).
Halaber, ikasleentzako apartamentuetan, banakako logelan bainugela partekatuetan ostatu hartzeko aukera ematen du ikastetxeak. Jatorduak ez daude barne, baina badago sudalde bat ikasleen eskura.