Ingeles ikastaroa Corken
17 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Corken, Irlandan. Ikastaro honen barruan, ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan sartzen da.
Ikastaroa A2 – C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseek 55 minutuko iraupena dute eta gehienez 14 ikasle daude ikasgela bakoitzean.
Cork
Ingeles ikastaroa Irlandan
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan
Cork-ek, Irlandako hego-mendebaldean, 190.000 biztanle inguru ditu. Lee ibaiaren gainean eraikia dagoen hiri bat da. Bere portua herrialdeko bigarren porturik garrantzitsuena da eta munduko portu natural handienetako bat. St Patrick’s Street eta Grand Parade kaleak nabarmentzen dira. Gaur egungo County Hall dorrea, uharteko etxe orratzik altuena izan zen 2008 arte, The Elysian eraiki zenean. Bi katedral daude: Santa Maria eta Santa Ana eta San Finbarrekoa. Santa Ana eliza, Shandon barrutian, Corkeko eraikinik ospetsuena da. Corken Fitzgerald parkea dago eta baita Unibertsitateko loretegiak ere, Lee ibaiak zeharkatzen dituenak. Patrick Streeteko bulebarra eta Huguenot Quarter auzoko txoko eta kalexkak aipagarriak dira. Jatetxe, kafetegi eta pub tradizionalek bertako kaleak eta jendeari nola turistei animatzen dute.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Ikastaro guztietan maila azterketa, lehen egunean egiten den orientazio saioa eta kurtso amaierako aurrerapen txostena barne dago. Klaseek 55 minutuko iraunaldia dute eta gehienez 14 ikasle daude ikasgela bakoitzean. Ikastaroak 6 maila ezberdinetan ematen dira: A2-C1.
Gutxieneko adina: 17 urte.
Eskola
Gure ikastetxea Cork-eko merkatal-gunetik oso gertu dago. Bi eraikin eta instalazio eta baliabide bikainak ditu: 24 ikasgela, ikasteko gela, ikus entzunezko ekipoak, Interneterako sarbidea duten ordenagailuak, WiFi, “Student lounge” eta lorategi pribatua. Ikastetxe honek 30 urte baino gehiagoko esperientzia du eta Irlandako onenetarikoen artean dago.
Ostatu hartzea
Ikastaroaren prezioaren barruan familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean, astelehenetik ostiralera, eta mantenu osoa asteburuan sartzen da; programaren barne Corkeko aireportutik lekualdatzeak sartzen dira (bakarrik ostatua hartzea familian denean eta 09:00tatik-21:30era bitarteko ordutegian).