CORK INGELES IKASTAROA (eusk)2019-03-01T13:42:11+02:00

Ingeles ikastaroa Cork

14-17 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Cork hirian, Irlandan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Ikastaroan zehar 45 minutuko  15 klase egongo dira asteko,  eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Klasek goizez astelehenetik ostiralera izango dira. Ekintzak ezberdinak ere egongo dira eta baita Waterford, Limerick, Rock if Cashel eta Killarneyra irteerak ere.

Cork

Ingeleseko ikastaroa Irlandan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Corkeko konderria Irlandako ipar-ekialdean kokatuta dago eta handiena da, baita hainbat arloetan bariatuena ere. Bere bailara eta nekazal lurrak kontraste handia egiten dute bere itsaso eta mendixka harritsuekin, zeintzuk badia handiak eta ezkutuan dauden kobazuloak sortzen dituzten. Are doratuzko hondartzak ere baditu.  Corkeko hiria herrialdeko bigarrena da inportantzian (Dublinen ondoren) eta beti izan da merkatari portu garrantzitsu bat. Lee ibaiaren estuarioko irla batean sortu zen eta pixkana ibaiaren bi ertzak okupatzen joan zen. Hiriko kale nagusietako batzuk duela mende bat itsasontziak lotzeko erabiltzen ziren kanalen gainean daude eraikita. South Mall-en oraindik merkatarien etxeak ikusi daitezke, zeinetara uretatik sartzen ziren. INFO+

DATA ETA PREZIOAK IKUSI
INSKRIPZIOA ONLINE
INSKRIPZIO ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Goizez eta astelehenetik ostiralera emango diren 15 klase orduz osaturik dago. Klaseak, normalean, 45 minutuko 4 saioetan banaturik daude. Gehienez 15 ikasle egongo dira gela bakoitzeko. Lehen egunean egingo den azterketa maila, orientazio eta parte hartze ziurtagiria barne daude. Oinarrizko mailatik erdimailara.

Ikastetxea

Hiriko bizitegi gune batean dagoen  Mayfied School ikastetxean izango da ikastaroa, gutxi gora behera hiri erdialdetik 15 minutura. Kirol instalakuntza ezberdinak ditu, hala nola gimnasioa, igerilekua, tenis pistak eta kirol zelaiak.

Ostatu hartzea

Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan edo banakakoan, erabilgarritasunaren arabera. Etxeak Cork inguratzen duten herrietan daude. Garraio publikoko bonoa barne dago.

Ekintzak eta irteerak

Astero 4 ekintza egingo dira: hirian zehar orientazio tourra, eskolako instalakuntzetan kirolak, “photo project”, Conh Heritage Centre, St Finbar´s, Cork City Gaol, zinema edo bolatokia. Astean behin ikasleentzat diskoteka bat ere egongo da.

IRTEERAK: Waterford Tramorera bisita eginaz, Limerick eta Burnatty castle & Folk Park; Rock if Cashel & Youghal,  Killarney & Muckross Traditional Farms.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Irlandan.

2019ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Ekainak 29 Uztailak 20 2.450€
INSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN