Ingeles ikastaroa Cork-en
13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat
Astean 15 orduko ingeles ikastaroa talde internazionaletan. Egointzan ostatu hartzea, mantenu osoko erregimenean eta banakako logelan ikastaroaren barne daude.
Programak askotariko jarduerak, bisita kulturalak eta txangoak eskaintzen ditu.
Cork
Ingeles ikastaroa Irlandan
Egoitzan ostatu hartzea. Ekintzak eta irteerak.
Cork eta bere konderria Irlandan interes gehien duten tokietako bi dira. Herrialdeko bigarren hiririk handiena da eta paisaia bikainez inguratuta dago. Irlandako esentzia tradizionala atzemateko lekurik onenetakoa da. Cork Lee ibaiaren gainean eraikia dago. Bere portua herrialdeko bigarren garrantzitsuena da eta munduko portu natural handienetako bat.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astean 15 orduko ikastaroa nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin. Mailak, hasiberritik aurreraino. Maila-testa, material didaktikoa eta partaidetza-ziurtagiria barne.
Ikastetxea
Klaseak Bishopstowneko egoitza gunean dagoen campusean bertan egingo dira.
Ostatu hartzea
Munster Technological University-ko egoitzan, banakako logelan, bainugela logelan bertan duela. Otorduak egoitzan egiten dira; txango egunetan eta asteburuetan bazkaria packed – lunch bat da.
Ekintzak eta irteerak
Eskolak hainbat jarduera eskaintzen ditu gazteek arratsaldez eta gauez goza dezaten, eta asteburuetan egun osoko irteerak egongo dira.
Bidaia
Prezioaren barne
Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia. Azterketa tasak. Group leaderraren laguntza. Mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua. Irlandara heltzean eta bueltatzea lekualdaketak.