50 urtetik gorakoentzat ikastaroak

Bidaiatzea gustuko duten eta ingelesa hobetu nahi duten 50 urtetik gorakoei bereziki zuzenduta dagoen ikastaroa, ikastaro honek 20 klase ditu astean.

Ostatu hartzea ikastetxeak aukeratzen dituen  familia anfitrioien etxeetan ematen da, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenea.

Cork – Irlanda

50 urte baino gehiagokoentzat

cork-adulto-1

Corkeko konderria Irlandako hego-mendebaldean kokatuta dago, eta handiena da. Haran politak eta lur landuak, muino harritsuekin kontrastatzen dira, eta bere kostaldea nabarmentzen da, badia handiak eta haitzulo ezkutuak eratzen dituena, bere urrezko hareazko hiobdartza bikainak ahaztu gabe.

Corkeko hiria herrialdeko bigarren hiri garrantzitsuena da (Dublinen ondoren) eta merkataritza portu garrantzitsua izan da beti. Bere jatorria Lee ibaiaren estuarioko uharte batean dago, eta pixkanaka ibaiaren bi ertzak hartzen joan zen.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Ikastetxea georgiar estiloko eraikin eder batean dago, hiriaren erdigunean. Gela zabalak, liburutegi handia duen ikasgela, multimedia gela, kafetegia eta bertan deskantsatu eta kafe bat hartzeko lorategi ederrak ere baditu.

Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira 09.30tatik 12.30etara (15 klase ordu astean). Mailak: oinarrizkotik maila altuenera. Taldeek, batez beste, 6-8 ikasle dituzte, gehienez 14.

Klaseak komunikazio-trebetasunetan oinarritzen dira, eguneroko ingeles funtzional eta sozialean (jatetxe edo kafe batean eskatu, helbideak galdetu, etab.).

Ikasleek multimedia zentrorako eta Internetarako sarbidea dute.

Ekintzak eta irteerak

Ikastaro honek bi bisita turistiko, irlandar kultura ezagutzeko bi ekintza (musika, historia, literatura edo irlandar kirolak) eta larunbatero egun osoko txangoa barne hartzen ditu. Ekintzak eta irteerak urtean zehar txandakatuz doaz. Adibide gisa, ondorengo hauek aipa ditzakegu: Blarney Castle, Cork City Gaol, Cobh Heritage Centre edo St. Colman´s Cathedral. Egun osoko irteerak Bunratty Castle, Muckross House & Killarney National Park, Ring of Kerry edo Cliffs of Moher, besteak beste.

Ostatu hartzea

Ikastetxeak aurrez hautatutako familia anfitrioien etxeetan, banakako logelan eta  astelehenetik ostiralera mantenu erdiko erregimenean (gosaria eta afaria) eta asteburuetan mantenu osoko erregimenean (lunch arina eguardian).

2021 data eta prezioak

2 aste

1.425 €

Aste gehigarria

700 €

Kurtso hasierako egunak: ekainak 8; irailak 21

(bertara heldu eta bueltatu igandeetan)

Prezioaren barne: ikastaroa, ostatu hartzea aukeratutako erregimenean eta aseguru poliza. 

 

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?