Ikasturte -klasikoa – J1 bisa

IKASTURTEA –  DBH/BATXILERGOA HIGH SCHOOLEAN

Ikasturte Klasikoa (J1 bisa) High School edo Amerikako ikastetxe publikoetan egiten da, kalitateko bikaineko zentruak dira eta hezkuntza esperientzia zoragarria eskaintzen dute.

High Schoolen mundua eta familian bizitzearen esperientzia dira alderdirik aberasgarrienak. Programa honetan parte hartzen duten familiak boluntarioak dira eta euren bizimodua atzerriko ikasle batekin partekatu nahi dute.

Ikasturtea Estatu Batuetan

Ikasketen baliozkotzea

Familia amerikarrekin elkarbizitza

step-travel-cursos-idiomas-ee-uu-canada-irlanda-02

Estatu Batuetan ikasturte batean (CEUS) parte hartzeak, amerikar komunitateko benetako kide bat bihurtzea esan nahi du, kirolak egiteko aukera izatea, eskolaz kanpoko hainbat ekintza egitea, kultur ekitaldiak bizitzea, eta bizitza osoan zehar irauten duten oroitzapenak eta lagunak etxera eraman ahal izatea suposatzen du.

Ikastaroaren ezaugarriak

Baldintzak

  • 15 eta 18 urte bitartean izatea.
  • Benetan parte hartzeko interesa izatea.
  • DBH edo Batxilergoko ikaslea izatea.
  • Ingeles-maila egokia edukitzea.
  • Azkenengo hiru urteetan espediente akademiko ona lortu izana.
  • Heldutasuna eta motibazioa.

Ikastetxea

High Schoolen mundua, eta atzerritar familiarekin bizitzearen esperientzia, Estatu Batuetako ikasturtearen alderdi interesgarrienak dira.

 “High Schools” edo Amerikako ikastetxe publikoak akademikoki maila bikainekoak dira, hezkuntza esperientzia oso baliotsua ematen dutenak.

Ikasleek hainbat irakasgaien artean aukera dezakete, Ikasturtea baliozkotu ahal izateko, ikasleek Hezkuntza Ministerioaren baldintzak betez eta beraien lehentasunak kontuan hartuz antolatuko dute ordutegia. Klasez kanpoko jarduerei dagokionez, High School-ek aukera zabala eskaintzen dituzte: taldeko edo banakako kirola, “cheer-leader”, musika, kazetaritza, antzerkia, “speech”, eta abar. Hori guztia, prestakuntza akademikoaren osagarri gisa.

“Ikasturtea Estatu Batuetan” deituriko programa abuztuaren erdialderantz hasten da eta maiatzean edo ekainean bukatzen da. Ikastaroa bi seihilabetekotan egituratuta dago, ikastetxe batzuk hiru hiruhilabeteko sistema erabili arren. Ikasturtean zehar zenbait oporraldi daude: Gabonetan eta baita seihilabetekoaren edo hiruhilabetekoaren amaieran.

Baliozkotzea

Badakigu arlo hau oso garrantzitsua dela; izan ere, esperientzia honek, pertsonaren ezaguerak aberasteaz gain, ikasketak (Hezkuntza Ministerioaren baldintzak betez) itzultzean baliozkotzea ahalbidetuko du.

STEP egingo da zentzu guztietan baliozkotzearen arduradun. Bai programa hasi aurretik eta ondoren ikasgaien aukeraketan aholkatuko diegu, baita noten itzulpenez eta Ministerioan egin behar diren kudeaketa eta tasen gastuez arduratuko gara.

Amerikar familiak

Ikasleak hartzen dituzten familia amerikarrak boluntarioak dira, eta ikasleak haien bizimoduan eta kulturan parte hartzea nahi izaten dute. Garrantzitsua da jakitea familiak borondatezkoak direla eta ez dutela konpentsazio ekonomikorik jasotzen.

Horregatik, familiek ikasleak etxeko ekintzetan parte hartzea espero dute, etxeko beste kide batek bezalako abantaila eta ardura guztiak barneratuz.

Familia hauek bertako koordinatzaileak egindako elkarrizketen ostean hautatzen dira, Amerikar Erakundearen ikuskapenarekin eta Amerikar Estatu Departamentuaren egiaztapenarekin. Familien  aukera, atzerritar ikasle batekin bizitza elkarbanatzeko eta esperientzia kultura onuragarri bat edukitzeko gogoan oinarritzen da.

Estatu Batuek hiri, herri eta eskualde ugari eskaintzen dituzte, bakoitzak bere ezaugarriekin. Ikasleei edozein estatutan ostatu eman ahal izango zaie, beren ezaugarrien eta familien eskuragarritasunaren arabera.

Elkarrizketa eta azterketa

Kurtso hau egin ahal izateko, elkarrizketa txiki bat eta maila azterketa bat egin behar dira gure bulegoan. Dagoeneko hasi gara ikastaro hau egin nahi duten ikasleen elkarrizketekin eta maila-testekin. Eska ezazu informazio gehiago telefonoz: 94 416 13 88.

Beste aukera batzuk

Aukera dago New Yorkeko orientazioa eta laguntza ez kontratatzeko; kasu honetan, ikasleak bakarrik bidaiatzen du.

Baldintza horiek betetzen ez badira edo Estatu Batuetan neurrira egindako beste ikasturte bat nahi bada, atal honetan kontsultatu dezakezu informazioa: IKASTURTE -MALGUA (F1).

Prezioa 2025-2026

PREZIOA 2025 – 2026
Ikasturtea
PREZIOA 2025 – 2026
Seihilabeterako
14.450 €

12.450 €

  • Elkarrizketa pertsonala eta ingeleseko azterketa.
  • Irteeraren aurreko orientazio-bilera Bilbon.
  • Dagokion High Schoolean matrikulatzea.
  • Amerikar familiaren hautaketa eta ikasturte osorako egonaldia bertan.
  • Informazio- eta identifikazio-materiala.
  • Bidaia poltsa.
  • Ikasle bisaren kudeaketa (J1).
  • Bisa-tasen ordainketa Espainian eta baita Estatu Batuetan (SEVIS) ere.
  • Gainbegira etengabea ikasturte osoan zehar, bertako koordinatzailearen, amerikar erakundearen eta STEP-en aldetik.
  • Aldizkako aurrerapen txostenak.
  • Ikasgaiak aukeratzeko eta izapideak betetzeko beharrezkoa den laguntza.
  • Nota amerikarren zinpeko itzulpena.
  • Ministerioan ikasketak baliozkotzeko gastu eta kudeaketa.
  • Gaixotasun- eta istsipu-aseguru medikoa.
  • Erantzukizun zibileko asegurua.
  • STEP-eko kide baten laguntza New Yorkera.
  • Lekualdaketa New Yorken.
  • Ongietorri programa New York-en, orientazio-saioekin, bisitekin eta beste hainbat ekitaldirekin.
* PREZIOA 2025-2026
New Yorkeko programa eta bidaiarako laguntza kontratatu nahiko ez balira, prezioa honakoa izango litzateke:
13.750 €

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?