Ikasturte -malgua- F1 bisa

IKASTURTEA – DBH/BATXILERGOA HIGH SCHOOLEAN

Programa honen ezaugarri nagusia malgutasuna da.  Ikasturtea (F1 bisa)  High School edo Amerikako ikastetxe publiko zein pribatuetan egiten da, kalitate akademiko bikaineko zentroak dira eta hezkuntza-esperientzia oso interesgarria eskaintzen dute.

High schoolen mundua, familian bizitzearen esperientziarekin batera,  arlo aberasgarrienak dira. Programa honetan parte hartzen duten familiak boluntarioak edo ordainduak dira eta euren bizimodua atzerriko ikasle batekin partekatu nahi dute.

Ikasturtea Estatu Batuetan

Ikasketen baliozkotzea

Familia amerikarrekin elkarbizitza

step-travel-cursos-idiomas-ee-uu-canada-irlanda-02

Estatu Batuetan ikasturte batean (CEUS) parte hartzeak, amerikar komunitateko benetako kide bat bihurtzea esan nahi du, kirolak egiteko aukera izatea, eskolaz kanpoko hainbat ekintza egitea, kultur ekitaldiak bizitzea, eta bizitza osoan zehar irauten duten oroitzapenak eta lagunak etxera eraman ahal izatea suposatzen du.

Ikastaroaren ezaugarriak

Baldintzak

  • 13 urtetik aurrera parte hartzea.
  • Ikastetxe publiko edo pribatua hautatzea.
  • Estatua/zonaldea aukeratzea.
  • Hain zorrotzak ez diren espediente akademikoak.
  • 2 urte edo gehiago EEBBtan ikastea.
  • Familia boluntario edo ordaindua.
  • Gurasoen bisitak eta ikasleak oporraldietan itzultzeko erregimen berezia.

Ikastetxea

High Schoolen mundua, eta atzerritar familiarekin bizitzearen esperientzia, Estatu Batuetako ikasturtearen alderdi interesgarrienak dira.

 “High Schools” edo Amerikako ikastetxe publikoak akademikoki maila bikainekoak dira, hezkuntza esperientzia oso baliotsua ematen dutenak.

Ikasleek hainbat irakasgaien artean aukera dezakete, Ikasturtea baliozkotu ahal izateko, ikasleek Hezkuntza Ministerioaren baldintzak betez eta beraien lehentasunak kontuan hartuz antolatuko dute ordutegia. Klasez kanpoko jarduerei dagokionez, High School-ek aukera zabala eskaintzen dituzte: taldeko edo banakako kirola, “cheer-leader”, musika, kazetaritza, antzerkia, “speech”, eta abar. Hori guztia, prestakuntza akademikoaren osagarri gisa.

“Ikasturtea Estatu Batuetan” deituriko programa abuztuaren erdialderantz hasten da eta maiatzean edo ekainean bukatzen da. Ikastaroa bi seihilabetekotan egituratuta dago, ikastetxe batzuk hiru hiruhilabeteko sistema erabili arren. Ikasturtean zehar zenbait oporraldi daude: Gabonetan eta baita seihilabetekoaren edo hiruhilabetekoaren amaieran.

Baliozkotzea

Badakigu arlo hau oso garrantzitsua dela; izan ere, esperientzia honek, pertsonaren ezaguerak aberasteaz gain, ikasketak (Hezkuntza Ministerioaren baldintzak betez) itzultzean baliozkotzea ahalbidetuko du.

STEP egingo da zentzu guztietan baliozkotzearen arduradun. Bai programa hasi aurretik eta ondoren ikasgaien aukeraketan aholkatuko diegu, baita noten itzulpenez eta Ministerioan egin behar diren kudeaketa eta tasen gastuez arduratuko gara.

Amerikar familiak

Ikasleak hartzen dituzten familia amerikarrak boluntarioak dira, eta haien bizimoduan eta kulturan parte hartzea nahi izaten dute. Las familias pueden ser voluntarias o remuneradas.

Horregatik, familiek ikasleak etxeko ekintzetan parte hartzea espero dute, etxeko beste kide batek bezalako abantaila eta ardura guztiak barneratuz.

Familia hauek bertako koordinatzaileak egindako elkarrizketen ostean hautatzen dira, Amerikar Erakundearen ikuskapenarekin eta Amerikar Estatu Departamentuaren egiaztapenarekin. Familien  aukera, atzerritar ikasle batekin bizitza elkarbanatzeko eta esperientzia kultura onuragarri bat edukitzeko gogoan oinarritzen da.

Estatu Batuek hiri, herri eta eskualde ugari eskaintzen dituzte, bakoitzak bere ezaugarriekin. Ikasleei edozein estatutan ostatu eman ahal izango zaie, beren ezaugarrien eta familien eskuragarritasunaren arabera.

Elkarrizketa eta azterketa

Kurtso hau egin ahal izateko, elkarrizketa txiki bat eta maila azterketa bat egin behar dira gure bulegoan. Dagoeneko hasi gara ikastaro hau egin nahi duten ikasleen elkarrizketekin eta maila-testekin. Eska ezazu informazio gehiago telefonoz: 94 416 13 88.

Programak

BASIC:  Edozein arrazoirengatik (adina, espediente akademikoa edo hizkuntza-maila) J1 bisatua eskuratu ezin duten ikasleentzat aproposa da. Programa honek bi aukera eskaintzen ditu: publikoa edo pribatua. Bi programetan, ikasleei edozein estatutan ostatu eman ahal izango zaie

SELECT:  Joan baino lehen beren ikastetxea aukeratu nahi duten ikasleentzat egokiena. Logikoki, honek ikaslea EEBBko zein estatutan biziko den aldez aurretik jakiteko aukera emango du. Programa honek bi aukera eskaintzen ditu: publikoa eta pribatua.

    • Basic publikoa: Ikasleak ikasketak ikastetxe publiko batean burutuko ditu eta familiak diru laguntza txiki bat jasoko du bere mantenurako.
    • Basic pribatua: Parte hartzaileak ikastetxe pribatu batean ikasiko du eta familia boluntario batekin biziko da.
    • Select publikoa: Ikasleak ikastetxe publiko batean ikasiko du eta familiak ordain txiki bat jasoko du bere mantenuaz kargu egiteagatik
    • Selet pribatua: Parte-hartzaileak ikastetxe pribatu batean burutuko ditu ikasketak, eta bai ordaindua izango den familia baten zein egoitzan (boarding) ostatu hartu ahalko du.

Prezioa 2025-2026

PREZIO  honetatik aurrera

IKASTURTE OSOA 23,750€
SEIHILEKOA 16,450€
  • Elkarrizketa pertsonala eta ingeles azterketa.
  • Irteera aurretiko orientazio-bilera Bilbon.
  • Matrikula High Schoolean.
  • Amerikar familiaren aukeraketa eta ikasturte osorako egonaldia bertan.
  • Informazio eta identifikazio-materiala.
  • Bidaia
  • Ikasle bisaren kudeaketa (F1)
  • Bisa-tasen ordainketa Espainian eta baita Estatu Batuetan (SEVIS) ere.
  • Gainbegira etengabea ikasturte osoan zehar, bertako koordinatzailearen, amerikar erakundearen eta STEP-en aldetik.
  • Aldizkako aurrerapen txostenak.
  • Ikasgaiak aukeratzeko eta izapideak betetzeko beharrezkoa den laguntza.
  • Nota amerikarren zinpeko itzulpena.
  • Ministerioan ikasketak baliozkotzeko gastu eta kudeaketa.
  • Mediku, gaixotasun eta istripu asegurua.
  • Erantzukizun zibilaren asegurua.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?