Ikasturtea Irlandan
IKASTURTEA – DBH/BATXILERGOA EGUNEKO IKASTETXEAN
Arrazoi asko daude ikasturte bat Irlandan egiteko. Europako herrialderik politenetariko bat bezala ezagutzen da, eta ezaguna da irlandarren adeitasun eta zintzotasunagatik, urte asko daramatza ingelesa bigarren hizkuntza bezala irakasten eta hezkuntza-sistema bikaina du.
Irlandako ikasturteak aukera ematen du: “Day School” edo “eguneko ikastetxe” batean ikastea, non elkarrekin bizi eta zure adienko lagun berriak egin ahalko dituzun, Europako onenetakotzat jotzen duzun hezkuntza-sistema batean ikasteaz gain. Irlandar familia batekin bizitzea, bere ohiturak, cultura eta tradizioak ezagutuz. Eta nola ez, zureingeles-ezagutza hobetzea.
Ikastaroaren ezaugarriak
Baldintzak
- 13 urtetik 17 urtera izatea.
- DBH edo Batxilergoko ikaslea izatea.
- Ingeles maila egokia izatea
Ikastetxea
Ikastetxe mistoak daude, mutilenak eta neskenak. Guztiek dute maila akademiko ona, eta banakako eta taldeko kirolen sorta bat eskaintzen duteikastetxean bertan edo herriko instalazioetan, honetaz gain eskolaz kanpoko ekintzak ere badaude.
Baliozkotzea
DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara baliozkotu daiteke kurtsoa, ikasturte osoa eginez eta ikastetxeetako eta Ministerioko baldintzak betez, irakasgaiak aukeratzeari eta emaitzak lortzeari dagokionez. Gu arduratzen gara kudeaketaz eta gastu guztiez.
Ostatu hartzea
Ikasleak etxean hartzen dituzten familia anfitrioiak bisitatu eta ikuskatu egiten dira, eta guztiek ezaguten dituzte euren betebeharrak. Ikaslea familiako beste kide bat bezala tratatuko dute. Ostatu hartzea banakako logelan izango da eta mantenu osoko erregimenean (packed-lunch eskolara eramateko). Egonaldian zehar ikasle bakoitzak “tutore” bat dauka esleituta, ikaslearekin, ikastetxearekin eta familia anfitrioiarekin harremanetan dagoena, ikaslearen egonaldia eta ongizatea gainbegiratuz.
Ostatu hartzeko beste aukerak
Egoitza-ikastetxean edo barnetegian ostatu hartzea beste aukera on bat da. Gainera, ikasle bakoitzak bere egonaldia gainbegiratuko duen “tutore” bat du esleituta., nork bere egonaldia gainbegiratuko duen. “Tutorea” ikaslearekin eta ikastetxearekin kontatua mantentzeaz arduratuko da.
Integrazioa Eskolan
Iraunaldi laburragoa nahi dutenentzat Irlandako hezkuntza sistema ezagutzeko aukera paregabea da, ikastetxe batera joanez eta familia batekin elkarbizitzen. Ikasturte osoa egiten ez denez, programa hau ezin da baliozkotu.