Ingeles ikastaroa Devon – Blindell´s School

 11 eta 15 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Tiverton (Devon)en, Ingalaterra. Ikastaro honek egoitzan ostatu hartzea, pentsio osoko erregimenean, eta logela partekatun  barne hartzen ditu.

Astean 15 orduko ingeles-ikastaroa nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 17 ikaslerekin. Kirol- edo gizarte-jarduerak arratsaldeetan. Salisbury eta Bristolera irteerak.

DEVON – Blundell´s School

Ingeles ikastaroa Bretainia Handian

Egoitzan ostatu hartzea. Ekintzak eta Irteerak.

Programa Tiverton herrian egiren da, Devon konderrian, Ingalaterrako hego-mendebaldean. Kostaldeko paisaia harrigarrien eta historiaz beteriko hirien konbinazio paregabeagatik da ezaguna. Tiverton, leku ezin hobea da Ingalaterrako hego-mendebaldeak eskaintzen dituen hiri eta kostalde historiko eta naturalen barietate ikusgarria ikusteko eta esploratzeko, leku berean instalazio- eta jarduera-aukera zabala duzun bitartean.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 17 ikaslerekin. Lehen egunean egiten diren maila- eta orientazio-testak, material didaktikoa eta parte-hartzearen ziurtagiria barne hartzen ditu. Eskolak goizez edo arratsaldez ematen dira. Oinarrizko mailatik aurre urreraturainoko mailarararte.

Ikastetxea

Ikastaroa Blundell ‘s school-en egingo da, ikasturtean zehar barnetegi bat da . Ikasgelak, egoitzak, jantokia, igerileku irekia eta kirol-instalazioak daude eskola-esparruan.

Ostatu hartzea

Ikastetxeko egoitzetan, mantenu osoko erregimenean eta logela  gela partekatuan (2-6 ikasle), komun partekatuarekin. Otorduak ikastetxeko jangelan egiten dira. Asteburuetan bazkaria packed-lunch bat da. Oheko arropa ematen da, baina ikasleek eskuoihalak eraman behar dituzte. Ikuztegi gela dago egoitzan. Ikasleek ezin dute esparrua utzi ikuskapenik gabe.

Ekintzak eta Irteerak

Arratsaldeetan, ikasleek hainbat kirol- eta kultura-jardueratan parte hartzen dute, hala nola: oztopo-zirkuituan, arte eta eskulanetan, mini olinpiadetan, etab. Gauetan, hainbat jarduera ere egiten dira, hala nola: altxorraren bilaketa, antzerki-tailerra, diskoteka, zinema-gaua, mahai-jokoen gaua, talentuen lehiaketa, quizz night eta karaokea.

Gainera, egun erdiko bi irteera ere egiten dira astegunetan, gertuko lekuetara: Taunton, Dartmoor National Park, Exeter, Minehead, Exmouth edo Wellington
Irteerak: Salisbury eta Bristol

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.

2025eko datak eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Uztailak 8 Uztailak 27 3.675€

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?