Ingeles ikastaroa Downe House-n
11 eta 16 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Downe House ikastetxeko campusean, paisaia ederrez inguratuta eta Londresko erdigunetik 2 ordura trenez.
Astean 15 orduko ingeles-ikastaroa nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin. Astelehenetik ostiralera, kirolak eta kultur bisitak uztartzen dituzten jarduerak. Brighton, Oxford edo Bathera irteerak.
Downe House
Ingeles ikastaroa Bretainia Handian
Egoitzan ostatu hartzea. Ekintzak eta Irteerak.
Berkshire konderrian, Londres mendebaldean eta Tamesis ibaiaren hegoaldean kokatua, Windsor gaztelu ezaguna dago, errege familiaren egoitza handi ugarietako bat. Zalantzarik gabe, garrantzi handiko lekua da Highclere gaztelu sofistikatua, non Downton Abbey telesail ospetsua filmatu zen. Gainera, paisaia natural ederraren erdian, Berkshireko mendebaldeko muturrean, Hungerford merkataritza-herri polita dago, artisautza denda paregabeekin, bisitariari Berkshireko iraganaren oroigarri bat eramateko aukera ematen diona.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astean 15 orduko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin. Hasierako mailako testa eta eskolako lehen egunean egiten den orientazioa, material didaktikoa eta parte hartze ziurtagiria barne hartzen ditu. Eskolak goizez edo arratsaldez ematen dira, txandaka. Oinarrizko mailatik aurre-aurreraturainoko mailararte.
Ikastetxea
Ikastaroa Downe House ikastetxeko campusean egingo da, ikasturtean zehar barnetegi bat da. Campusean hainbat eraikin daude, eta horietan gelak, egoitzak, kafetegi-jantokia eta kirol-instalazioak daude.
Ostatu hartzea
Campuseko egoitzetan, pentsio osoko erregimenean eta gela bakoitzeko 2-4 ikasleko gela partekatuan, bainugela partekatuarekin. Bazkariak campuseko kafetegian izaten dira. Asteburuetan bazkaria packed-lunch bat da.
Ekintzak eta irteerak
Astero, astelehenetik ostiralera, kirol edo gizarte motako ekintzak: futbola, badmintona, tenisa, saskibaloia, ongietorri jokoak, welcome diskoa, zinema gaua, culture club, big game bingo, talent show, lip dub video making, capture the flag eta quiz night. Astero ere badira bisitak: Grimsburyko gaztelura, Newbury & Shaw House azokara, Besignstoke & Willis museora, Cold Ashera eta Readingera. Asteroko bisitak Londresera.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioaren barne
Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.