Ingeles ikastaroa Dublinen

18 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa Dublinen, Irlandan. Ikastaro honek  familia anfitrioiekin ostatu hartzea barne hartzen du, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan. 

Astean 20 ingeles-klase egongo dira. Klaseetan gehienez 14 ikasle daude ikasgela bakoitzean, oinarrizko mailatik aurreratutako mailara.

Dublin

Ingeles ikastaroa Irlandan

Egonaldia familia anfitrioien etxeetan 

DUBLIN

Langunkoia izatearen reputazioak ez da Dublin ospetsuegin duen gauza bakarra, James Joycek bere obran bertako jendea eta hiria betikotu zituen eta hiriak literatura bizitzen eta arnasten jarraitzen du. Horregatik Unescok Hiri Literarioaren titulua eman dio. Dublin “Black Stuff” (Guinness)aren, Kells liburuaren eta Molly Malonen estatuaren hiria da. Irlako Georgiar aroko arkitektura politenaren hainbat adibide ikus ditzakegu bertan. Baina Dublinen ez da dena aspaldiko historia. Dublin oinez bisitatzeko primerako hiria da. Merrion plazan eta Iveagh lorategian aurki ditzakegun parkeak, georgiar aroko arkitektura, South Williamns eta Dury  kaleetan aurki ditzakegun kafetegietako terrazak, eta nola ez Temple Bar ahaztu gabe, tabernaz, pubez, galeriez, jatetxez beteriko gunea, baita Meeting House squeare zona ere. Hirira bista paregabeak dituzten zubi famatuak ere badaude: Ha´penny Bridge, Samuel Beckett Bridge eta O´Connell Bridge. Janari azoka animatuak, jatetxez betetako galtzadak eta  kalezulo asko ere badaude. Beste leku batzuen artean honakoek bisita bat egitea merezi dute: Dublingo zoo zoragarria, XI. Mendeko Hirutasun Santuaren  Katedrala, eta gaztelua besteak beste. Literatura gustuko baduzu, Joyce-n obraren irakurketa  bat entzun dezakezu Sweny´s Pharmacyn, edota non jaio eta ikasi zuen Bram Stoker, Dracula eleberriaren idazlea.

DATAK ETA PREZIOAK IKUSI
INSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

Astean 20 ingeles-klase egongo dira (55 minutuko iraupenarekin), nazioarteko taldeetan eta gehienez 14 ikasle ikasgela bakoitzean. Oinarrizko mailatik aurreratutako mailara. Ingeles orokorreko ikastaroak hizkuntzaren estruktura nagusienak lantzen ditu (gramatika, lexikoa eta ahoskera), arreta berezia jarriz ahozko komunikazioari eguneroko egoeretarako. Hasierako maila azterketa eta parte hartze ziurtagiria barne daude.

Ikastetxea

Ikastetxeak hiru eraikin ditu hiriaren erdigunean. 33 gela interaktibo, liburutegia, ikasle-gela, kafetegia, terraza teilatuan eta WiFi konexioa ditu.

Ostatu hartzea

Ikastetxeak aukeratutako familia anfitrioekin, banakako logelan eta astean zehar mantenu erdiko erregimenean eta asteburuan mantenu osoan.

2021 datak eta prezioak

DATAK HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Irlandan

KALKULATU
PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza