Ingeles ikastaroa Dublinen
11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Dublinen, Irlandan. Ikastaro honetan egoitza edo familian ostatu hartzea barne daude, mantenu osoko erregimenean.
Astean 15 orduko ingeles ikastaroa, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle egongo dira gela bakoitzean. Kirolak, bisita kulturalak eta irteerak progamaren barne daude. Kirol aukerak: ERRUGBIA eta GOLFA.
Dublin – multi ekintzak
Ingeles ikastaroa Irlandan
Egonaldia egoitzan edo familian. Ekintzak eta irteerak.
Dublin Irlandako hiriburua da, Leinster probintzian kokatua dago eta bere historia IX. mendekoa da. Dublin Europako hiriburu erakargarrienetako bat da.
STEPen programa berezi bat aurkeztu nahi dizugu, non ingelesaren ikaskuntza hainbat jarduera eginez eta Dublinen Errugbi edo Golf praktikatzeko aukerarekin konbinatu ahal izango duzun.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astean 15 orduko ingeles ikastaroa, nazioarteko taldeetan, eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzeko. Maila-azterketa eta orientazio saioa (klaseko lehen egunean), testu liburua eta parte hartze ziurtagiria barne daude. Oinarrizko mailatik maila erdi-altura izango dira ikastaroak.
Ostatu hartzea
Ostatu hartzeko aukera dago egoitzan edo familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean.
Egoitza: Binakako logela partekatuan ostatu hartzea, bainugela partekatuarekin.
Familia: Banakako edo binakako logelan ostatu hartzea, erabilgarritasunaren arabera. Ikastetxerarte oinez joan ezin daitezkeen ikasleentzat, garraio bonoa barne dago. (Familian ostatu hartzeko 13-17 urte).
Ekintzak
Kirolak, bisita kulturalak eta irteerak programaren barne daude, hala nola, GGA Museoa (Kirol gaelikoen museo interaktiboa), Irlandako museo nazionala, Trinity College & Book of Kells.
Gainera, Errugbi eta Golf bezalako kirol aukerak ere aukera ditzakezu.
Irteerak
Malahaide & Howth gaztelua; Dunmore kobazuloa & Kilkenny gaztelua eta Powerscourt & Glendalougheko lorategiak.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioaren barne
Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia. Azterketa tasak. Group leaderraren laguntza. Mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua. Irlandara heltzean eta bueltatzea lekualdaketak.