Ingeles ikastaroa Edinburgon
16 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Edinburgon, Erresuma Batuan. Ikastaro honen barruan, ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan sartzen da.
Ikastaroa A2 – C1 bitarteko mailetan emango da. Klasean gehienez 14 ikasle egongo dira eta 45 minutuko iraupena dute.
Edinburgo
Ingeles ikastaroa Erresuma Batuan
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan
Edinburgo Eskoziako hiriburua eta Erresuma Batuko hiririk politenetako bat da. Erdi aroko auzo politak mantendu ditu eta honegatik Unescok Gizateriaren ondare izendatu du. Hiriak erakargarri turistiko garrantzitsuak ditu, kultura eta aisialdikoak, aire zabaleko jarduera zoragarriekin eta Eskozian oso ezaguna den golfa bezalako kiroletarako instalazioekin. Edinburgon arkitektura, artea eta cultura nabarmentzen dira Edinburgoko gaztelutik Holyroodhouse jauregira doan Royal Mile pasealeku batek St Giles katedrala eta “The Real Mary King ‘s Close” ere ikusteko aukera ematen du; alde zaharra (Old Town) da hiri hau Gizateriaren Ondare izatearen arrazoietako bat.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Ikastaro guztiek hasierako mailako azterketa eta lehen egunean egiten den orientazio saioa dute barne, baita ikasteko materiala, aurrerapen txostena eta parte hartze ziurtagiria ere. Gutxieneko adina: 16 urte. Adingabeek bertara iristeko eta bueltatzeko lekualdaketak nahitaez kontratatu beharko dituzte.
Eskola
Gure ikastetxea “New Town” izeneko guenean dago, Princess Streetetik 10 minututara. 12 ikasgela, ikasleentzako egongela, ikasteko gela, lorategia eta Wi-Fia ditu. Ikastetxeak hautazkoak diren ekintza programa zabal bat eskaintzen du, baita asteburuetan txangoak ere.
Gutxieneko adina: 16 urte.
Ostatu hartzea
Prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean (gosaria eta afaria). Familiak Edinburgo inguratzen duten bizitegietan bizi dira, orokorrean ikastetxera heltzeko garraio publikoa erabili behar izatea normala da.