Ingeles ikastaroa Edinburgon
13-17 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Edinburgo hirian, Eskozia. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.
Ikastaroan zehar 15 klase egongo dira asteko, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Klaseak goizez edo arratsaldez izango dira. Ekintzak ere egongo dira eta baita egun osoko irteerak ere Stirling & Loch Katrine, Glasgow & Riverside Museum edo St Andrews eta Gaztelura eta Unibertsitateko museora.
Edinburgo
Ingeleseko ikastaroa Eskozian
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Edinburgo Eskoziako kapitala da eta oso ezaguna da bere garrantzi historikoa dela eta, eta baita interes turistikodun hainbat leku dituelako ere. Harrizko galtzadez, eraikuntza lirainez, museo eta gazteluz, lorategiaz eta parkez betirik dago. Bisitatzea pena merezi duten hainbat leku daude: Erregeen milia famtua, Edimburgoko gaztelua, Preincess Streeteko lorategiak, Calton Hill famatua, Scott-eri monumentua, Holyrood House jauregia, St Giles katedrala, Greyfriars Bobby, People´s story bezalako muyseoak, Surgeons´s Hall Museum, Eskoziako museo nazionala edo Edimburgoko museoa, hala nola “our Dynamic Earth” bezalako beste hainbat leku berezi. Edimburgo bere kale zabaletatik paseatzeko aproposa da ere. INFO+
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astean 15 klase ordu, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle taldeko. Klaseak goizez edo arratsaldez izango dira, astelehenetik ostiralera. A2-C1 mailetan ematen dira klaseak. Kurtsoaren b arne maila azterketa, testu liburua eta partehartze ziurtagiria daude. Maila azterketa eta orientazioa lehenengo egunean egiten dira.
Ikastetxea
Gure eskola Edinburgoko bizitegi auzune batean dago, hiri erdialdetik 2km ra. Eskolak berregituratutako eliza batean dago, eta 2018. Urtean redekoratua izan zen, Intenetera sarbidea duten ordenagailu gela du, WiFia eta ikasleentzako egongela ping-pong, futbolin eta abarrekin, baita kanpoan patio bat ere. Gainera eskola egunero dago zabalik gaueko 22:00ak arte.
Ostatu hartzea
Bizitegi guneetan eta inguruko herrietan bizi diren familia anfitrioien etxeetan mantenu osoko errejimenean eta partekatutako logelan. Astelehenetik ostiralera eskolak emango du bazkaria ( “hot lunch” bi egunetan eta “packed-luch” hiru egunetan) eta familiek asteburuetan. Garraio bonoa barne dago, honela ekintzatara eta klaseetara joan ahal izateko.
Ekintzak eta irteerak
Ekintzak egongo dira astelehenetik ostiralera, astean egun erdiko irteera bat eta bi gaubela. Kirolak, bisita turistiko eta kulturalak, eta ekintza sozialak: Edimburgon zehar orientazio tourra, Arthur´s Seat, Rosslyn Chapel, Edimburgoko gaztealua, Museo Nazionala eta Greyfiars Bobby, Portobello Beach, Dynamic Earth, Dean Village & Stockbridge, Royal Botanic, Holyrood Palace, Calton Hill, Linlithgow Palace & South Queensferry, daude barne.
Gainera gauetan egiteko programatuta dauden bi egun horietan, eskolak taxi bat jarriko die ikasleei etxera bueltatu ahal izateko.
IRTEERAK: Stirling & Loch Katrine, Glasgow & Riverside Museum edo St Andrews eta Gaztelura eta Unibertsitateko museora bisitak.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioan barne
Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Eskozian.
2019ko data eta prezioak
IRTEERA | ITZULERA | PREZIOA |
---|---|---|
Ekainak 30 | Uztailak 21 | 2.850€ |