Eskola ingelesean integrazioa

13-17 urte bitarteko gazteentzat

Programa hau 13 eta 17 urte bitarteko, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Ikaslea herrialdeko hezkuntza sisteman integratuko da, kultura eta gizarte berri bat ezagutu ditzake, lagun berriak egin eta ingeles ezagupenak hobetu. Ikaslea eguneko eskola publikora  edo “state day schools”era joango da

 

Familia anfitrioi batekin biziko da. Ikaslearen espediente akademikoaren, adinaren eta ingeles mailaren arabera eskolak erabakiko du zein gradu, ikasgai eta ordutegi izango duen ikasleak eta “buddy” (ikaskide ingelesa) egotziko zaio. Azken hau berarekin joango da klase batzuetara eta eskolara egokitzen lagunduko dio.

Eskola ingelesean integrazioa

integración-escolar-uk-2-min

Ikasleak – eskola lana eta helburu akademikoei dagokionean-  herrialdeko ikasleek dituzten betebehar berdinak izango ditu. Eskolak testu liburuak mailegu moduan utziko dizkio. Uniformea eramatea ez da beharrezkoa baina ikasleek eskolako janzteko arauak edo “dress code” errespetatu beharko dute. Programa bukatzean ikasleak Ingalaterrako antolakuntzako ziurtagiri bat jasoko du. Eskolak, egonaldi laburra denez,  ez dizkio notak banatuko ikasleari. Eskolak hiri txikietan daude, hirien kanpoaldean eta biztanleria gutxiko zonaldetan, ikaslearen integrazioa onagoa izan dadin. Edonola ere, kalitate akademiko bikaina duten eskolak dira eta primerako instalakuntzak dituzte.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ostatu hartzea

Familia anfitrioiekin izango da, partekatutako logelan eta mantenu osoko errejimenean (packed-lunch). Familiak eskolatik ahalik eta gertuen bizi daitezen saiatzen gara, baina kasu batzuetan ikasleak garraio publikoa hartu beharko  du eta hau programan barne dago.

Ekintzak

Egonaldian zehar astero hiru ekintza egongo dira

Bidaia

Ez dago prezioan barne. Behin eskolak plaza konfirmatzean kudeatuko da.

Prezioan barne

  • Eskolako matrikula, ostatu hartzea, ekintzak eta garraiobide bonua.
  • Group leaderraren laguntza, baldin eta 10 ikasleko taldea sortzen bada.
  • Instripu, mediku eta errespontsabilitate zibileko asegurua.
  • Ingalaterrara heltzean eta bueltatzean lekualdaketa.

 

Baldintzak

DBH edo Batxilergoko ikaslea izatea eta Ingeleseko B1 maila izatea

Izen emateko epea

2019ko Apirilaren 20a

2019ko data eta prezioak

IRTEERA 2 ASTERAKO PREZIOA 3 ASTERAKO PREZIOA     4 ASTERAKO PREZIOA

Ekainak 16 (2, 3 edo 4 aste)

Ekainak 30 (2 aste)

1.950€ 2.450€ 2.990€

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?