Family Programme Bournemouthen

Ingeles ikastaroa familia osoarentzat

Gurasoentzat: astean 20 klaseko ingeles orokorreko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikaslerekin.

10 eta 14 urte bitarteko haurrentzat: eskola berean, baina adin-talde horri soilik eskainitako beste eraikin batean. Astean 20 klase, 45 minutukoak, nazioarteko taldeetan, eta ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle.

Bournemouth-Ingalaterra

Ingeles ikastaroa familia osoarentzat

step-travel-cursos-idiomas-preparacion-examenes-inglaterra-02

Programa honek ingeleseko ikastaro bat egiteko eta familian oporrak hartzeko aukera ematen du. Guraso batek edo biek ingeleseko ikastaro bat egiten dute, seme-alabak oporraldi giroko ingeleseko ikastaro batera joaten diren bitartean,  beren adineko beste ikasle batzuekin. Aukera desberdinak daude ikastaroa egiten den herrialde eta eskolen arabera. Gutxienez 2 asteko iraupena izango du.

DATAK ETA PREZIOAK IKUSI
AURREINSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeleseko ikastaroa

Gurasoentzat: astean 20 klaseko ingeles orokorreko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikaslerekin. Hizkuntzaren egitura nagusiak lantzeko diseinatuta dago: “Speaking & pronunciation, listening, reading & writing, vocabulary & gramar”. Oinarrizko mailatik aurrerainoko mialetara. Ikastaroa astero hasten da. Klaseak 45 minutukoak dira. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, 08: 45etik 12: 15era.

10-13 urte bitarteko haurrentzat: ikastaroa ikastetxe berean egiten da, baina adin-talde horri soilik eskainitako beste eraikin batean. Astean 20 klase ditu, 45 minutukoak, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikaslerekin eta oinarrizko mailatik aurrerainoko mailetara. Testuliburua, partaidetza-ziurtagiria eta ikasle-txartela ere prezioaren barne daude. Klaseez gain, astelehenetik ostiralera jarduerak ere antolatzen dira. Astelehenetik ostiralera bitarteko eskola-garraioa ere barne hartzen du.

Eguerdiko bazkaria (lunch), astelehenetik ostiralera, eskolak ematen du eta ikastaroaren prezioaren barruan dago.

Ostatu hartzea

Etxe partikularretan, mantenu erdiko erregimenean: gosaria eta afaria. Gela bikoitzean (heldu 1 + junior 1). Gurasoak beren seme-alaben arduradunak dira ikastaroaren ordutegitik kanpo. Etxeak Bournemouth eta inguruko herrietan daude.

Ikastetxea

Ikastetxea Bournemoutheko bizileku-eremu batean dago. Hainbat eraikin, 70 gela, multimedia zentroa, hizkuntza laborategia, WiFi, kafetegia eta lorategiak ditu.

2020 Datak eta prezioak

PERTSONA-KOPURUA IRAUPENA PREZIOA

Heldu 1 + Ume 1 

2 aste

4.075 €

  • Hau programaren adibide bat da. Pertsonen, klaseen eta/edo jardueren beste edozein konbinaziotarako, mesedez, eskatu informazio osagarria.
Astelehenero haste da, ekainaren 3tik abuztuaren 24ra. Gutxienez 2 asteko iraupena.

* Ikastaroa, Ostatu-hartzea eta Aseguru poliza.

AURREINSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN