Family Programme Brightonen

Ingeleseko ikastaroa familia osoarentzat

Gurasoentzat: astean 20 klaseko ingeles orokorreko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean gehienez 14 ikaslerekin. Klase bakoitzak 45 minutuko iraupena du.

7 eta 11 urte bitarteko haurrentzat: Astean 20 klase, 45 minutukoak, nazioarteko taldeetan, eta ikasgela bakoitzean gehienez 12 ikasle.

Brighton-Ingalaterra

Ingeleseko ikastaroa familia osoarentzat

Brighton-7-1

Programa honek ingeleseko ikastaro bat egiteko eta familian oporrak hartzeko aukera ematen du. Guraso batek edo biek ingeleseko ikastaro bat egiten dute, seme-alabak oporraldi giroko ingeleseko ikastaro batera joaten diren bitartean,  beren adineko beste ikasle batzuekin. Aukera desberdinak daude ikastaroa egiten den herrialde eta eskolen arabera. Gutxienez 2 asteko iraupena izango du.

DATAK ETA PREZIOAK IKUSI
AURREINSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeleseko ikastaroa

7-11 urte bitarteko haurrentzat: ikastaroak astean 45 minutuko 20 klase ditu, nazioarteko taldeetan (gehienez 12 ikasle ikasgela bakoitzean) eta oinarrizko mailatik aurrerainoko bitarteko mailetan. Ordutegia 09: 00etatik 12: 30era da.

Gurasoentzat: astean 20 klaseko ingeles orokorreko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean gehienez 14 ikaslerekin. Klaseak 45 minutukoak dira. Hizkuntzaren egitura nagusiak lantzeko diseinatuta dago: “Speaking & pronunciation, listening, reading & writing, vocabulary & gramar”. Oinarrizko mailatik aurrerainoko mailak daude. Ikastaroa astero hasten da. Klaseak goizez edo arratsaldez izan daitezke (09: 15etik 12: 30era edo 13: 30etik 15: 00etara). Maila azterketa, orientazioa eta partaidetza-ziurtagiria barne hartzen du.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioa 2 pertsonentzako ostatua etxe partikularretan barne hartzen du, mantenu erdian: gosaria eta afaria astelehenetik ostiralera, eta mantenu osoa asteburuan. Gela partekatuan (heldu 1 + ume 1, gela bikoitzean).

Gurasoak beren seme-alaben arduradunak dira ikastaroaren ordutegitik kanpo. Etxeak Brightonen eta inguruko herrietan daude. Ostatuan, normalean, logela partekatzen duten bi pertsona baino ezin dira hartu (aita/ama eta semea/alaba).

Ostatuan ez da onartuko ikastaroa kontratatu duen taldekoa ez den inor, eta taldekide guztiek egin behar dute ikastaro bat. Taldean beste pertsona bat badago, gehigarri bat ordaindu beharko du ostatuagatik, prezioa heldu batentzat eta haur batentzat baita.

Ikastetxea

Ikastetxeak hiriaren erdigunean dago, hondartzatik eta Royal Pavilionetik oso gertu. The British Councilek aitortzen du. 17 gela, ikasleentzako bilera-gela, doako WiFi eta Internet gela, ordenagailu gela eta jolastokia ditu. Udan, eskolak Brightoneko unibertsitateko instalazioak ere erabiltzen ditu, eskolatik minutu batzuetara dagoena.

2021 Datak eta Prezioak

PERTSONA-KOPURUA IRAUPENA PREZIOA

Heldu 1 + Ume 1 

2 aste

2.725 €

  • Hau programaren adibide bat da. Pertsonen, klaseen eta/edo jardueren beste edozein konbinaziotarako, mesedez, eskatu informazio osagarria.
Astelehenero hasten da ekainaren 8tik abuztuaren 28ra. Gutxienez 2 asteko iraupena.

* Ikastaroa, Ostatu-hartzea eta Aseguru poliza.

AURREINSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN