Family Programme Ingalaterran
Ingeleseko ikastaroa familia osoarentzat
Ikastaroa ikaslea eta bere aita/ama ikastarora aldi berean joateko pentsatuta dago.
Ikastaro hau irakaslearen etxean egiten da, bai klaseak eta baita ostatua ere.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeleseko ikastaroa
Ikastaro hau irakaslearen etxean egiten da, bai klaseak eta baita ostatua ere. Gainera, asteko klase-ordu kopuru bat kontrata daiteke: 15 edo 20 ordu, eta biek ingeles maila berdina badute klaseak partekatu ditzakete.
Ikastaroak barne hartzen ditu klase-materiala, aurrerapen-txostena eta bertaratze-ziurtagiria.
Ikaslearen gutxieneko adina: 8 urte. Gutxieneko ikasle kopurua: 2 (heldu 1 eta bere semea/alaba).
Ostatu hartzea
Irakaslearen etxean, gela bikoitzean eta mantenu osoko erregimenean. Ikasleak eta bere aitak/amak gela partekatzen dute. Aita/ama da semearen arduraduna une oro. Ostatuan ez da onartuko taldeko kide ez den pertsonarik.
Datak
Uztaileko eta abuztuko astelehen guztietan hasten dira. Gutxienez astebeteko iraupena. Iritsiera-eguna igandea izan behar da, eta itzulera-eguna larunbata.