Family Programme Cork-en

Ingeleseko ikastaroa familia osoarentzat

Gurasoentzat: astean 20 klaseko ingeles orokorreko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikaslerekin. Eskolek 55 minutuko iraupena dute.

11-15 urte bitarteko junior ikastaroa: ikastaroa beste instalazio batzuetan egiten da, UCC unibertsitateko campusean, nahiz eta programa ikastetxe berak zuzentzen duen. Astean 15 orduko klaseak ditu, nazioarteko taldeetan, eta ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasle daude.

Cork – Irlanda

Ingeleseko ikastaroa familia osoarentzat

step-travel-cursos-idiomas-preparacion-examenes-inglaterra-02

Programa honek ingeleseko ikastaro bat egiteko eta familian oporrak hartzeko aukera ematen du. Guraso batek edo biek ingeleseko ikastaro bat egiten dute, seme-alabak oporraldi giroko ingeleseko ikastaro batera joaten diren bitartean,  beren adineko beste ikasle batzuekin. Aukera desberdinak daude ikastaroa egiten den herrialde eta eskolen arabera. Gutxienez 2 asteko iraupena izango du.

DATAK ETA PREZIOAK IKUSI
AURREINSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeleseko ikastaroa

  • Gurasoentzat
  • 11-15 urte bitarteko junior ikastaroa
  • 5-10 urte bitarteko “Irish day camp” programa

Gurasoentzat:Astean 20 klaseko ingeles orokorreko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikaslerekin. Klaseek 55 minutuko iraupena dute. Ikastaro hau hizkuntzaren egitura nagusiak lantzeko diseinatu da: “Speaking & pronunciation, listening, reading & writing, vocabulary & gramar”. Oinarrizko mailatik aurrerainoko mailak daude (A1-C1). Ikastaroa astero hasten da. Klaseak 09: 00etatik 12: 55era dira. Maila-testa, orientazioa eta partaidetza-ziurtagiria barne hartzen du. Ikastetxea Corkeko bizileku-guneetako batean dago, hiriaren erdigunetik 10 minutura. 24 gela, ikasteko gela, ordenagailu multimediak, WiFi, kafe gunea eta lorategi txiki bat ditu.

11 eta 15 urte bitarteko junior ikastaroa: ikastaroa beste instalazio batzuetan egiten da, UCC unibertsitateko campusean, nahiz eta programa ikastetxe berak zuzentzen duen. Astean 15 orduko klaseak ditu, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin eta oinarrizko mailatik erdi-maila alturainoko mailetan. Eguerdiko bazkaria eta arratsaldeko kirol-, gizarte- eta kultura-jarduerak barne hartzen ditu, astelehenetik ostiralera. Ordutegia: 09: 30etik 16: 00etara, gutxi gorabehera.

5 eta 10 urte bitarteko “Irish Day Camp” programa: kasu honetan, Irlandako haurrekin egindako jarduera kanpamentu bat da. Ez daude klseak. Haurrek aisialdiko jarduera desberdinak egiten dituzte. Ordutegia 10.00etatik 15.00etara da, gutxi gorabehera. Ez du jatekorik barne hartzen.

1 eta 4 urte bitartekoa “Haurtzaindegi” programa: eskolak akordio bat du haurtzaindegi batekin, eta, bertan, gurasoek beren semea edo alaba utzi dezakete astelehenetik ostiralera, 08: 00etatik 17: 00etara. Prezioaren barruan eguerdiko bazkaria sartzen da.

Ostatu hartzea

2 logelako apartamentuan. Ez du jatekorik barne hartzen. Apartamentuak hiriko hainbat bizitegi-gunetan daude, ikastetxetik 15-30 minutura.

Ikastetxea

Ikastetxea Corkeko bizileku-guneetako batean dago, hiriaren erdigunetik 10 minutura. 24 gela, ikasteko gela, ordenagailu multimediak, WiFi, kafe gunea eta lorategi txiki bat ditu.

2021 Datak eta prezioak

PERTSONA-KOPURUA IRAUPENA PREZIOA

Heldu 1 ikastaroarekin

2 aste

695 €

“Junior ikastaro”1 jarduerekin

2 aste

1.050 €

“Irish day camp” 1

2 aste

950 €

Ostatua/apartamentua:

2 aste

1.300 €

  • Hau programaren adibide bat da. Pertsonen, klaseen eta/edo jardueren beste edozein konbinaziotarako, mesedez, eskatu informazio osagarria.

Astelehen guztietan hasten da, ekainaren 29tik uztailaren 24ra arte.

*Ikastaroa, Ostatu hartzea eta Aseguru poliza.

AURREINSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN