Family Programme Moreton Hall-en

Ingeleseko ikastaroak familia osoarentzat

Gurasoentzat: astean 15 klaseko ingeles orokorreko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikaslerekin.

3 eta 7 urte bitarteko haurrentzat: goizetan ingeleseko 2 orduko klaseetara joaten dira.

8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat: goizero 2 ordu ematen dituzte ingelesa ikasten.

Ingalaterra

Ingeleseko ikastaroa familia osoarentzat

step-travel-cursos-idiomas-preparacion-examenes-inglaterra-02

Programa honek ingeleseko ikastaro bat egiteko eta familian oporrak hartzeko aukera ematen du. Guraso batek edo biek ingeleseko ikastaro bat egiten dute, seme-alabak oporraldi giroko ingeleseko ikastaro batera joaten diren bitartean,  beren adineko beste ikasle batzuekin. Aukera desberdinak daude ikastaroa egiten den herrialde eta eskolen arabera. Gutxienez 2 asteko iraupena izango du.

DATAK ETA PREZIOAK IKUSI
AURREINSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeleseko ikastaroa

  • Gurasoentzat: astean 15 klaseko ingeles orokorreko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikaslerekin.
  • 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzat: goizetan ingeleseko 2 orduko klaseetara joaten dira.
  • 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat: goizero 2 ordu ematen dituzte ingelesa ikasten.

Gurasoentzat: astean 15 klase dituen ingeles orokorreko ikastaroa da, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikaslerekin. Klaseek ordubeteko iraupena dute. Ikastaro hau hizkuntzaren egitura nagusiak lantzeko diseinatu da: “Speaking & pronunciation, listening, reading & writing, vocabulary & grammar”. Hasiberritik aurreraturainoko mailak daude. Ikastaroa astero hasten da. Hurrengo hauek barne hartzen ditu: hasierako orientazioa eta maila-testa, aurrerapen-test erregularrak eta partaidetza-ziurtagiria. Arratsaldero eta astebururo kultur-, sormen- eta kirol-jarduerak eta txango ugari daude. Helduek gimnasio, kiroldegi eta igerilekura joateko aukera dute.

8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat: haurrek ingeleseko 2 ordu dituzte goizero (astean 10 ordu), eta ondoren igeriketa saio bat. Hasiberrientzako igeriketa klasea emango zaie igeri egiten ez dakitenei. Arratsaldeetan gurasoek seme-alabak eraman ditzakete beraiekin txangoetara. Alternatiba gisa, Moreton Hall-eko Oporren Klubeko “tailerretan” parte har dezakete haurrek, britainiar eta beste nazionalitate batzuetako haurrekin. Tailer hauek dantza eta antzerkia, artea eta musika bezalako trebetasunak eta hockeya, tenisa eta futbola bezalako kirolen garapenean oinarritzen dira.

3 eta 7 urte bitarteko haurrentzat: haurrek ingeleseko 2 ordu dituzte goizero (astean 10 ordu), eta ondoren igeriketa saio bat. Hasiberrientzako igeriketa klasea emango zaie igeri egiten ez dakitenei. Arratsaldeetan, gurasoek beren seme-alabekin batera txangoak egin ditzakete, edo, bestela, haurrak Moreton Hall Holiday Club-era joan daitezke. Bertan, kirol eta jarduera programa batean parte hartuko dute, Ingalaterrako eta nazioarteko beste haur batzuekin batera.

Ostatu hartzea

Moreton Hallek bainugela pribatua duten gela bikoitzetan ostatua eskaintzen du, gurasoek eta haurrak partekatu ahal izateko. Otordu guztiak sartzen dira (gosaria, bazkaria eta afaria). Bazkaria eta afaria beroak izaten dira, txango egunetan packed lunch-arekin, eta buffet hotzeko aukera ere badago.

Ikastetxea

Eskola Weston Rhynetik 20 minutura dago oinez, Oswestry hiritik gertu, Ingalaterra eta Galesen arteko mugan, Manchester, Liverpool eta Birminghametik ordubete eskasera.

2021 Datak eta prezioak

PERTSONA-KOPURUA IRAUPENA PREZIOA

Heldu 1 + Ume 1 

2 aste

4.775 €

Astelehenero hasten da, uztailaren 7tik abuztuaren 24aren bitartean. Iritsiera-eguna igandeak eta itzulera-eguna larunbatak. Gutxienez 2 asteko iraupena. Abuztuaren 11ko eta 18ko kontratazioetarako, astebeteko ikastaroak onartzen dira.

*Deskribatutako programa, kirol eta jardueren programa, egun osoko txango 1 eta astean egun erdiko 2 txango, ostatua (adierazitakoaren arabera), aseguru-poliza.

AURREINSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN