Familia Amerikarren elkarbizitza Florida- Boca Ratón-en
13-17 urte bitarteko gazteentzat
Gure programa Boca Ratón inguruan dauden herri ezberdinetan burutzen da. Hiri honek 86.000 biztanle ditu eta Floridako kostaldean dago, Palm Beach konderrian.
Programa honetan ongietorri eta agur festak daude, Airboat eta Sawgrass Mills eta Roller Skating. Irteerak, Bush gardens, Sea World, Water park eta Miami & South Beach izango dira.
Florida – Boca Ratón
Ingeleseko ikastaroa Estatu Batuetan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.
Boca Raton, enpresa, unibertsitate, museo eta parke politak dituen hiria da, hondartza bikainetatik oso gertu dagoena.
Florida estatua oso ezaguna da Estatu Batuetako atrakzio ospetsuenetako asko bertan egoteagatik, hala nola, Disney World, Sea World eta Universal Studios, baita Kennedy Space Center ere. Bere hondartzengatik eta Fort Lauderdale eta Miami bezalako hiri politengatik ere ezaguna da.
Ikastaroaren ezaugarriak
Amerikar familiak
Ikasleak hartzen dituzten familia amerikarrek beren bizimodua partekatzea nahi dute, eta ikasleak integratzea eta beren eguneroko bizimoduari eta errutinari egokitzea espero dute. Familia horiek borondatezkoak dira eta ez dute inolako dirulaguntzarik jasotzen ikasleak hartzeagatik. Esperientzia honen bidez, beren bizimodua partekatzea espero dute, baita ikaslearen kultura eta bizimodua ezagutzea ere. Ostatua eta mantenu osoko erregimena eskaintzen dute (txangoak dauden egunetan izan ezik).
Ekintzak
Ikasleek euren familia anfitrioiekin egingo dituzten jarduerez gain, ongietorri eta agurreko jaiak, Airboat eta Sawgrass Mills, eta Roller Skating ere izango dira.
Txangoak
- Bush Gardens *
- Sea world *
- Water Park*
- Miami & South Beach
*Hiru eguneko txangoak hotelean bi gau pasatuz
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioaren barne
Ostatu hartzea, ekintzak, txangoak eta bidaia, group leaderraren laguntza, aseguru medikoa, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa. AEBra iristeko eta handik itzultzeko lekualdaketak.
Informazio orokorra
Familia amerikarrekin ditugun bizikidetza-programak estatu desberdinetako herri txikietan izaten dira batez ere. Estatu Batuetako diru ofiziala dolar amerikarra da (USA $).