Familia Amerikarren elkarbizitza Florida St. Agustinen
14-17 urte bitarteko gazteentzat
Gure Floridako programa St Augustine, Estatu Batuetan dagoen hiri eta portu zaharrena den hiriaren inguruan dauden hainbat herritan burutzen da.
Programaren barruan ongietorri eta agur festak egongo dira, baita Sea World eta Okefenokee Swamp Park-era irteerak ere.
Florida St. Augustine
Familia amerikarrekin elkarbizitza Estatu Batuetan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Estatu Batuetan oso famatuak diren hainbat gauza bertan egoteagatik oso ezaguna den Estatu bat da: Disney World, Sea World eta Universal Studios, Kennedy Space Center, eta baita bere hondartza eta Fort Lauderdale eta Miami bezalako hiriengatik ere.
Ikastaroaren ezaugarriak
Amerikar familiak
Ikasleak hartzen dituzten familia amerikarrek beren bizimodua partekatzea nahi dute, eta ikasleak integratzea eta beren eguneroko bizimoduari eta errutinari egokitzea espero dute. Familia horiek borondatezkoak dira eta ez dute inolako dirulaguntzarik jasotzen ikasleak hartzeagatik. Esperientzia honen bidez, beren bizimodua partekatzea espero dute, baita ikaslearen kultura eta bizimodua ezagutzea ere. Ostatua eta mantenu osoko erregimena eskaintzen dute (txangoak dauden egunetan izan ezik).
Ekintzak
Ikasleek euren familia anfitrioiekin egingo dituzten jarduerez gain, ongietorri eta agur festak ere egongo dira.
Txangoak
-
- Okefenokee Swamp Park
- Sea World
- Beach Day
* Orientagarriak eta alda daitezkeenak.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioan barne
Ostatu hartzea, ekintzak, txangoak eta bidaia, group leaderraren laguntza, aseguru medikoa, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa. AEBra iristeko eta handik itzultzeko lekualdaketak.
Informazio orokorra
Familia amerikarrekin ditugun bizikidetza-programak estatu desberdinetako herri txikietan izaten dira batez ere. Estatu Batuetako diru ofiziala dolar amerikarra da (USA $).