Ikastaroa Loches eta Saint Malon

Lehenengo eta behin Zorionak Eusko Jaurlaritzaren eskutik 2023ko Francian ikastaro bat egiteko beka lortu izanagatik.

Orrialde honetan dagoen informazio guztia Eusko Jaurlaritzako ikasle bekadunentzat bakarrik da.

Frantses ikastaroa Frantzian

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

LOCHES-1

Loches “Chateaux de la Loire” bezala ezagutzen den zonaren erdian kokatuta dagoen erdiaroko hiria da. Toursetik gertu dago eta Paristik, trenez, 55 minutura. Erdiaroko arkitektura bikain mantendu du eta  gotorlekua, ziegak Luis XI. Dorrea, lurpeko pasadizoak, Puerta Real eta Juana de Arcoren gela bezalako interes handi dun lekuak bisitatu  daitezke.

Saint Malo usadio kortsarioa duen kostaldeko hiria da eta gaur egun zentro turistiko bat da. Saint Maloko erdigune historikoa, arresi ikusgarri batzuz inguratua dago eta hiria bere kabuz benetako monumentu bat da itsasoa, Rance estuarioa eta kaia direla eta. Turismoaz gain, hiriak industria asko garatzen jakin du eta honek tamainu txikiko hiri bat bilakatu du ( 50.000 biztanle), baina dinamismo handiduna.

Ikastaroaren ezaugarriak

Frantses ikastaroa

Ikasleak bi taldetan banatuko dira: Loches (Tours inguruan dagoen herri txikia) eta Saint Malo (kostalde atlantikoa).
Astero 15 ordu, goizez. Ikastaroak, maila azterketa, ikas materiala eta parte-hartze ziurtagiria hartzen ditu barne.

Ostatu hartzea

Ostatua familia anfitrioiekin da, logelak partekatutakoak dira, beti sexu bereko ikasleekin baina nazionalitate desberdinekoak (batzuetan logelak banakakoak izan daitezke). Ikasle bakoitzak mantenu osoko erregimena jasotzen du. Familiak inguruko herrietan bizi dira, asko landa eremuetan bizi dira.

Aseguru-Poliza

Europako Osasun Txartela eraman behar da. Ikasleek STEP-ek kontratatutako aseguru-poliza bat ere izango dute eta begiraleak eramango du. Honen informazioa orientazio bileran banatuko da.

Ekintza eta Txangoak

Kirolak, ekintza sozialak eta 3 irteera. Saint Malon aurreikusitako irteerak: Rennes, Dol de Bretagne eta Saint Michel mendia dira. Lochesen aldiz: Paris, Puy du Fou eta Chateau de Chenonceau.

*Orientagarriak eta alda daitezkeenak.

2023ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA
Uztailak 2 Uztailak 22

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?