Ingeles ikastaroa Greystones
13-17 urte bitarteko gazteentzat
Ingeleseko tutoretza ikastaroa Greystones hirian, Irlandan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta banakako logelan edo partekatuan, erabilgarritasunaren arabera.
Klaseak 4 ikasleko taldetan izango dira irakaslearen etxean. Astelehenetik ostiralera hainbat jarduera egingo dira, hala nola, kirolak, zinema, bisita kulturalaka etab. Txangoak: Howth & Malahideko gaztelua, Wicklow eta Wicklow Jail, Wexford & Wexford Heritage Centre.
Greystones
Ingeleseko ikastaroa Irlandan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.
Greystones hiria, gure programen oinarria, Dublindik ordubete ingurura dago. Ikastaro hau Dublin konderriaren hegoaldean eta Wicklow konderriaren iparraldean egiten da. Herri txikiak, tradizionalak eta abegikorrak dira, eta horrek ikasleen integrazioa errazten du; Wicklow konderria Irlandako Lorategia izenez ezagutzen da, bere izaera politagatik.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Programa hau gure ikasleentzat bereziki diseinatuta dago, eta 3 asteko egonaldia intentsitate handiko ikaskuntzarekin konbinatzen ditu. Klaseak maila bereko 4 ikasleko taldeetan ematen dira, 10:00etatik 16:30etara, astelehenetik ostiralera, bai irakaslearen edo familia anfitrioi baten etxean. Bataz beste 20 orduz egongo dira astean hizkuntzarekin kontaktuan irakaslearekin. Testu-liburua, ziurtagiria eta aurrerapen txostena barne daude.
Mailak: oinarrizkotik aurre-aurretatura. Ikasleek maila-azterketa bat egin beharko dute kurtsoa hasi baino lehen, irteera baino lehen taldeak osatuta egon daitezen.
Ostatu hartzea
Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan edo banakakoan, erabilgarritasunaren arabera. Etxeak Dublin eta Wicklow konderriko herri desberdinetan daude. Familiek hainbat nazionalitatetako ikasleak hartzen dituzte. Familiak irakaslearen etxeetatik gertu bizi daitezen saiatzen dira, baina ez da beti posible izaten; horregatik, ikastetxera eta jardueretara joateko garraio-bonoa barne hartzen du programak.
Ekintzak
Arratsaldez, astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 16:30era gutxi gorabehera. Irakasleak hainbat jarduera aukera ditzake, hala nola, kirolak, zinema, Wicklowko mendietako ibilbideak, Bray eta Dun Laoghaire bezalako interés turistikoko herrietara bisitak eta Dublinera bisitak.
Txangoak
Howth & Malahide gaztelua, Wicklow & Wicklow Jail edota Wexford & Wexford Heritage Centre.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioaren barne
Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia. Azterketa tasak. Group leaderraren laguntza. Mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua. Irlandara heltzean eta bueltatzea lekualdaketak.