Alemaniera ikastaroa Heidelbergen
18 urtetik gorakoentzat
Alemanezko ikastaroa Heilderberg hirian, Alemania. Ikastaro honetan ostatu hartzea ikasleentzako egoitzatan izango da, banakako logeletan bainugela partekatuarekin, sukaldea ere badauka.
Ikastaroa oinarrizko mailatik aurreratutako mailara ematen da. Nazioarteko taldeetan eta gehinez 15 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean. Klaseek 45 minutuko iraupena dute.
Heidelberg
Alemaniera ikastaroa Heidelbergen – Alemania
Ikasleentzako egoitzetan
Heidelberg, XIX. mendearen hasieran, erromantizismo bezala ezagutzen zen mugimendu kultural eta politikoaren erdigunea izan zen. Hiri historikoa da, bere arkitekturan iraganeko aztarnak mantentzen dituena: bere gaztelua, merkatu plaza, Errenazimentuko etxeak, etab. Bere unibertsitateagatik ere ezaguna da, herrialdeko zaharrena. Heidelberg Frankfurtetik 80 km ingurura dago, eta sarri erabiltzen den tren sistemak ondo komunikatzen du.
Ikastaroaren ezaugarriak
Alemanieko ikastaroa
Asteko 20 klaseko ikastaro estandarra eta asteko 24 klaseko ikastaro trinkoa aukeratu daitezke. Klaseek nazioarteko taldeetan emango dira eta 45 minutuko iraupena izango dute, gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Klaseek oinarrizko mailatik aurreratutako mailara ematen dira, eta bai goizez edo arratsaldez izan daitezke. Hasierako maila azterketa eta parte hartze ziurtagiria barne daude.
Ikastetxea
Ikastetxeak hiriko alde zaharrean dago, unibertsitatetik eta ospe handiko gaztelutik oso gertu. 70 ikasgela eta liburutegiak ditu, baita ikasleen gela ere, edari eta janari makinekin, lorategiekin eta WiFi konexioarekin. TestDaF eta Zertifikat Deutsch azterketa-zentroa ere bada.
Ostatu hartzea
Ikastaroaren prezioaren barne ikasleentzako egoitzatan ostatu hartzea dago, banakako logelan bainugela partekatuarekin. Janaria ez dago barne, baina sukaldea dute. Ikastetxeak Heidelbergen dauden hainbat egoitza erabiltzen ditu, ikasturtearen dataren eta une horretako prestasunaren arabera esleitzen du egoitza.