Alemanezko ikastaroa Heidelbergen

18 urtetik gorakoentzat

Alemanezko ikastaroa Heidelberg hirian, Alemanian. Ikastaro honek barne hartzen du egoitzetan edo ikasle-etxeetan banakako logelan eta bainugela partekatuetan ostatu hartzea, eta sukaldea ere badu.

A2-C1 bitarteko mailetan ematen da ikastaroa. Ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasleko nazioarteko taldeak egongo dira, klaseak 45 minutuko iraupena izango dute.

Heidelberg

Alemanezko ikastaroa Alemanian

Egonaldia ikasle-egoitzetan

Heidelberg, XIX. mendearen hasieran, erromantizismo bezala ezagutzen zen mugimendu kultural eta politikoaren erdigunea izan zen. Hiri historikoa da, bere arkitekturan iraganeko aztarnak mantentzen dituena: bere gaztelua, merkatu plaza, Errenazimentuko etxeak, etab. Bere unibertsitateagatik ere ezaguna da, herrialdeko zaharrena. Heidelberg Frankfurtetik 80 kilometrotara dago, eta sarri erabiltzen den tren sistema batek ondo komunikatzen du.

DATAK ETA PREZIOAK IKUSI
AURREINSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Alemanezko ikastaroa

Asteko 20 klaseko ikastaro estandarra eta asteko 24 klaseko ikastaro trinkoa aukeratu daitezke. Klaseak 45 minutuko iraupena dute eta nazioarteko taldeetan daude antolatuta, gehienez 15 ikasle egongo dira gela bakoitzean. Klaseak A2-C1 bitarteko mailetan ematen dira, eta goizez edo arratsaldez izan daitezke. Hauek barne hartzen ditu: ikastaroaren lehen egunean egiten den hasierako mailako testa eta parte-hartze ziurtagiria.

Ikastetxea

Alemanaren irakaskuntzan esperientzia handia duten ikastetxeek 30 herrialde baino gehiagotatik datozen ikasleak jasotzen dituzte urtero. Ikastaro horiez gain, beste programa batzuk ere egin daitezke: alemana negozioetarako, talde txikietako ikastaroak, banakako ikastaroak, etab. Ikastetxe horiek Test DaF ziurtagirietarako azterketa-zentroak ere badira. Ikastetxe guztiak hirietako erdigunean daude eta multimedia gela, WiFi eta ikasleentzako bilera-gela dituzte.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioaren barruan sartzen da egoitzetan edo ikasle-etxeetan banakako logelan eta bainugela partekatuetan ostatu hartzea; egoitzek sukaldea dute; otorduak ez daude barne.

2021 datak eta prezioak

DATA HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Alemanian

KALKULATU
PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza