Ingalaterran banakako ikastaroa

18 urtetik gorakoentzat

Ikastaro honetan parte hartzaile bakoitzak data eta iraupena aukeratu ahal izango du, baita ikastaroa burutu nahi duen zonaldea ere. Ikastaro mota hau ingelesa ikasteko modu azkar eta eraginkorrenetako bat da.

Intentsitate ezberdineko ingeles ikastaroa: 15, 20, 25 edo 30 ordu astean, ikasle bakoitzak aukeratzen duenaren arabera. Klaseek 60 minutuko iraunaldia dute.

Ingalaterra

Ingeles ikastaroa Erresuma Batuan

Irakaslearen etxean egonaldia

individual-adulto

Ikastaro honetan parte hartzaile bakoitzak data eta iraupena aukeratu ahal izango ditu, baita ikastaroa burutu nahi duen zonaldea ere. Ikastaro mota hau ingelesa ikasteko modurik azkar eta eraginkorrenetako bat da. Ikastaroak ikasle bakoitzari egokituta daude bakoitzaren interesen eta beharren arabera. Ikasle bakarra denez, irakaslea ikasleak ezartzen duen erritmora doa eta bere helburu pertsonalak lortzera bideratuta egongo dira klaseak. Gure erakundeak Ingalaterran 25 urte baino gehiagoko esperientzia du. Gainera, tokiko koordinatzaileen sare zabala du, eta ikaslearen eskura dago egonaldian sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, bai telefonoaren bidez, bai ikaslearen etxera joanez.

DATA ETA PREZIOAK IKUSI
AURREINSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Intentsitate ezberdinetako ingeles orokorreko ikastaroa: 15, 20, 25 edo 30 ordu astean, ikasle bakoitzaren aukeraren arabera. Klaseek 60 minutuko iraunaldia dute. Ikastaroa astebeteko modulutan dago egitaratuta, eta probetxurik handiena atera nahi dutenei eta denbora mugatua dutenentzat zuzenduta dago.

Ikasleek maila azterketa bat egin beharko dute ikastaroa hasi aurretik, eta arreta berezia jarri nahi duten hizkuntza-arloak ere adierazi beharko dituzte.

Ikasmateriala, parte hartze ziurtagiria eta aurrerapen txostena barne hartzen ditu.

Ingeles orokorreko ikastaroaz gain, ikastaro espezifikoak ere egin daitezke: negozioetarako ingelesa edo azterketen prestakuntza (Cambridge First, Advanced eta IELTS).

Ikastetxea

Ingelese ikastaroa irakaslearen etxean egiten da (irakasle 1 / ikasle 1), Erresuma Batuko hainbat herri.

Erakundeak irakasle-anfitrioiak ere baditu, non familiek beren etxeetan ostatu har dezaketen. Ikastaroa pertsona bakar batak edo familia bereko bi pertsonak egin dezakete. Kasu honetan, biek hizkuntza-maila bera izan beharko dute, ikastaroa partekatubat egin ahal izateko. Klaseak jasoko ez dituzten familiako gainerako kideak ostatu-erregimenean egon ahalko dira. Kontsultatu prezioak.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioa pertsona batentzat da, eta irakaslearen etxean, banako logelan eta pentsio osoko erregimenean ostatu hartzea barne hartzen du. Ikastaroa eta ostatua irakaslearen etxean izateak hizkuntzarekin harreman handiagoa izatea bermatzen du.

Iristeko eguna larunbata edo igandea. (Larunbatetik larunbatera edo igandetik igandera).

2021 datak eta prezioak

DATAK HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Ingalaterran

KALKULATU
PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza