Ingeles eta Robotika ikastaroa

14-17 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles eta robotika ikastaroa Irlandan. Ikastaro honen barne egoitzan ostatu hartzea, mantenu osoko errejimena eta binakako logela daude.

15 orduko ingeles ikastaroa, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Ekintza campusean bertan, hala nola,  kirolak eta Dublinera bisitak.

Irlanda

Ingeleseko eta robotika ikastaroa Irlandan

 Egonaldia egoitzan. Ekintzak eta irteerak.

dublin-robotica-2-1

Kurtsoa, Dublingo iparraldean eta Meath konderrian  kokatuta dagoen Gormanston herrian burutzen da, Dublindik ordubetera gutxi gora behera. Gormanstonek duen inportantzia bere gaztelu eta parkeari esker da. Gaztelua XV. Mendean eraikia izan zen eta 50. Menderarte Preston familiarena izan zen. Gero Friarsko Frantziskotarrei saldu zioten eta hauek barnetegi batean bihurtu zuten. Gaur egun eskolak ez ditu barneko ikasleak eta eraikuntza ia osoa, baita kirol gunea ere,  ekitaldiak eta baita kirol ekintzak ere, antolatzen dituen enpresa pribatu batenak dira. 

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles eta robotika ikastaroa

Ingelesa hobetu nahi duten eta aldi berean hi-tech industriara hurbildu nahi duten ikasleentzat programa egokiena. Ingeles kurtsoan astero 15 klase ordu egongo dira, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle egongo dira gelako. Lehen klase eguneko maila azterketa eta orientazioa, testu liburua eta parte hartze ziurtagiria barne daude. Klaseak goizez edo arratsaldez izango dira, astelehenetik ostiralera. Oinarrizko mailatik erdi-goi mailararte.

Robotics & Coding, astero 6 sesio, 3 arratsaldetan banaturik. Aurreikusita dagoen ordutegia 13:45-15:30 edo 15:45-17:30 da, ikasleak bi taldetan banatuta egongo baitira. Robotika eta kodifikazioan barne honakoa dago: kodifikazioa eta nabigatzea, “sensors”, “sensors and actuators” eta ikasleek kurtso amaierako proiektu bat burutuko dute. STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeneritza &Matematikak) ikuspegi praktiko bat du “SESCA” errobota erabiliaz “Arduino Uno” batekin.  Ikasleek robotikaren oinarriak, osagarriak, kodifikazioa eta programaketa arazoak konpontzen ikasiko dute. Programa informatikoak idazten eta portaera ikusteko robotetan kargatzen ikasiko dute, honela zientzia kognitiboaren kontzeptu batzuk ere esploratuko dituzte.

Robotika enpresa bateko espezialista batzuek emango dituzte klaseak. Ez da derrigorrezkoa ingeles maila altua izatea, izan ere ikasleak ingeleseko irakasle batez lagunduta egongo dira hauek esplikazioak ondo uler ditzaten.

 

Ikastetxea

Ingeleseko kurtsoa Dublin Cultural Instituten gidaritzapean emango da Gormanston Parkeko campusean. Oraintsu berritua izan da eta intalakuntza oso onda ditu,  ikasgelak, egoitza, kafetegia, kirol instalakuntzak eta lorategiak.

Ostatu hartzea

Egoitzan, binakako logelan (literak) bainugelarekin eta mantenu osoko erregimenean. Irteera egunetan eta asteburuetan bazkaria packed-lunch izango da. Izarak bertan daude, baina ikasle bakoitzak bere eskuoihalak eraman beharko ditu. Ikasleak egongelan eta guztiontzat erabilgarri diren zonetan egoteko aukera izango dute. Wifia dago.

Ekintzak eta irteerak

“Robotics & coding” dagoen egunetan, kirolak eta ekintzak egongo dira campusean, baita Dublinera bisitak astean bi arratsaldetan ere. Gainera gauetan kanpusak antolaturiko ekintzak ere badaude: junior disco, quizzes, altxorraren bila, jolasak taldetan, etab.

Bi asteko programa honetan Glendaloughera irteera bat egingo da, Irlandako leku monastiko famatuena.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Irlandan.

2019ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
1go txanda: Ekainak 30 Uztailak 13 2.635€
2. txanda: Uztailak 14 Uztailak 27 2.635€

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?